Idoia Carramiñanaren "Bi" poema liburuaren aurkezpena

Eibar 2020(e)ko Urtarrilak 23
  • Idoia Carramiñanaren "Bi" poema liburuaren aurkezpena

Idoia Carramiñana Miranda (Bilbao, 1985) Euskal Filologian lizentziatua eta olerkaria da. Orain dela gutxi Madrilgo Amargord argitaletxeak bere lehen olerki liburua plazaratu du, Bi deiturikoa.

"Nire liburu honek euskaraz idatzitako olerkiak jasotzen ditu, ondoren gaztelerara itzuli ditudanak. Liburua ez dago kontzebitua argitalpen elebiduna bezala, izan ere, edukiontzi bakar batek barne hartzen dituen bi mundu jasotzen dira bertan: bi hizkuntza, bi kultura, bi sentitzeko modu; eta zergatik ez, sisteman gailentzen den binarismoari jarraiki, bi genero, bi adina, bi sentipen. Eta hortik datorkio, bada, izenburua liburuari".

Azaleko irudiak Jesús Fernández Hojas (URA-77) eta Latrinirenak dira. Euskarazko hitzaurrea Jon Kortazarrek egindakoa da eta gaztelaniazkoa Ibon Zubiela idazleak eginikoa.

Eibarko Udala

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2020(e)ko Urtarrilak 23
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Portalea
    Bista Eder, 10
    Eibar
  • Web Portalea

Non

Euskadi, auzolana