"La V Red (Reunión en danza)"

Bilbao 2020(e)ko Urtarrilak 18
  • "La V Red (Reunión en danza)"

La V Red (Reunión en danza):

Iparraldeko hainbat komunitaterenarteko dantza-topaketa da: Gijón, Santander eta Euskadi. Leku bakoitzeko koreografoak hautatu dira. Urtarrileko hiru asteburutan aukera eman zaie aukera Autonomia Erkidego bakoitzean lana hainbat espazio eszenikotan aurkezteko, leku bakoitzean gonbidatutako konpainiekin batera. Gainera, tailerrak antolatzen dira eta profesional batek feedbacka ematen dio bakoitzari. Tailerretan edozein pertsonak har dezake parte. 

Deialdia:  Bizidantza Elkartea, Movimiento en Red eta APDA (Asturiasko dantza profesionalen elkartea)

Babesleak: Santander Creativa eta Tan Cerca Fundazioa

Eremuak: CDAT, La Fundición, Laboral Ciudad de la Cultura eta Asturiasko printzerriko Gobernua

Dantza arloko lanen aurkezpena 

Urtarrilak 18, 20:00etan. Dantza

ZIG-ZAG konpainia | Asturias

Portrait

Eszenatoki gaineko bakardadea beste edozein bakardade egoeraren modukoa da. Baina oraingoan bakardadea aurrez erabakitakoa da, jasotzeko zain dagoen ikuslegoaren aurrean borondatez agertzea. Baina zein beharrizan dauka antzezleak bere burua jendearen aurrean “biluzteko”? 

  • Zuzendaritza eta interpretazioa: Miguel Quiroga
  • Zuzendaritza laguntzailea: Estrella García
  • Musika: J.S Bach, Pergolessi, errenazentista herrikoia
  • Argiztapena eta espazio eszenikoa: Miguel Quiroga
  • Argiztapena eta sonorizazioa: Secundino García
  • Argazkiak: Luz Sol
  • Bideoa egitea: Palmira Escobar
  • Produkzioa eta banaketa: ZIG ZAG danza SL 

Konpainia gorakorrak

ARANTZA IGLESIAS | Euskadi

Lo No manifestado

Lo No Manifestado bakarkako lan bat da. Abiapuntua mugimendua eta soinua dira, erresistentzia eta arauaren artean antolatzen diren gorputzei espazioa emateko, "kanpoko" eta "barrukoaren" artean, formaren eta edukiaren artean. Gauzek diruditena errebisatzea proposatzen da, eta ukoaren bidez, a priori esan ezin dena, pentsatu ezin dena edo imajinatu ezin dena adieraztea.

EBI SORIA - MARC TORRENTS | Kantabria

Filetes de panga

Bi izaki sozialki automatizatu, distortsionatuz doazen keinuak eginez, haien arteko gertutasuna eraldatzen doan bitartean.

Dantzaren eta antzerki fisikoaren bidez bien arteko harremana eta "ukipen" beharrizana deszifratzen da. Horretarako, izaki bi horiek norabide bietan ukitzen dute elkar... barrutik kanpora eta kanpotik barrura.

Modernotasun birtualak eta bere gailuek pertsonaien bizitza eszenikoan laguntzen dute, argia ematen dute eta parte hartzen dute.

Gloria Borge Lasarte| Asturias

Still Point

Biraka dabilen munduaren puntu hilean.

Ez dago haragirik, ezta horren ausentziarik ere;

Ez dago norabiderik;

Puntu hilean, hor dago dantza,

Baina ez dago mugimendurik, ezta gelditasunik ere.

Eta ez esan finko dagoenik,

Geroa eta iragana biltzen dituena.

Ez dago mugimendurik,

Ez dago gorakorik ez beherakorik.

Puntu hilagatik ez balitz,

Ez legoke dantzarik, eta dantza besterik ez dago.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2020(e)ko Urtarrilak 18
  • Ordutegia20:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • Zenbatekoa12€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web La Fundición

Non

Euskadi, auzolana