"Retrospectiva 2.0 | Conferencia Bailada"

Bilbao 2020(e)ko otsailaren 8(e)tik 2020(e)ko otsailaren 9(e)ra
  • "Retrospectiva 2.0 | Conferencia Bailada"

DANTZA
Compañía de Danza DANIEL DOÑA | Madril
RETROSPECTIVA 2.0 | Conferencia Bailada
Jatorrizko ideia eta koreografia: Daniel Doña

“Artea argiztatzen duena gutako bakoitzaren begirada da"

Daniel Doña dantzari eta koreografoaren lanen muina honakoa da: Espainiako Dantza ikuslego handi bati helarazteko formatu berrien sorkuntza eta jendearen prestakuntza. Kontzeptu hori RETROSPECTIVA 2.0 | Conferencia Bailada izeneko ikuskizunaren hari eroale bihurtu da. Koreografia lan horrek Espainiako Dantzaren historiaren ahozko transmisioaren eta koreografiaren arteko interakzio bat markatzen du, kontuan izanda dantza mota hau herri kulturaren arte adierazpenik garrantzitsuenetako bat dela.

  • Jatorrizko ideia eta koreografia: Daniel Doña
  • Antzezleak: Daniel Doña – Cristian Martín
  • Argien diseinua: Olga Garcia (A.a.i)
  • Soinu-teknikaria: Kike Cabañas
  • Bideo, argazki eta diseinu grafikoaren edizioa: Beatrix Molnar
  • Ekoizpen exekutiboa: Eva Marcelo
  • Managament: Celia Zaragoza

Daniel Doñaren Dantza Konpainia egungo espainiar dantzaren ikur nagusietako bat da. Sorkuntzaren berezko muga formalak hautsi ditu eta hainbat lengoaiaren esentzia artistikoa txertatu du bere lanetan. Talde honen diskurtso koreografikoa abangoardia flamenkoaren eta dantza garaikidearen artean dago; eta, dantzan espezializatutako prentsaren arabera, Daniel Doñaren sorkuntzek kode tradizionalen kodeak eta bulkadak egungo planora ekartzen dituzte. Horrekin batera, tradizioaren eta egunerokotasunaren arteko joan-etorrian dabiltzan milaka elementu poetiko kudeatzen ditu, autorearen berezko lengoaiaren bidez. Konpainia honek hasieratik izan du publiko berriak bereganatu eta dinamizatzeko xedea, formatu desberdinak planteatuz. Areto zein antzokietarako ikuskizunak egiten ditu. A Pie (2013), Black Box (2014), No Pausa (2015), Habitat (2016) eta Cuerpo a Cuerpo (2017) lanez gain, eremu ez konbentzionaletarako edo kalean bertan egiteko ikuskizunak landu dituzte. Izan ere, badakite espazio berezi horiek ere badirela dantzaren esparrua.

Konpainiaren errepertorioa hainbat herrialdetan programatu da, hala nola Alemania, Frantzia, Italia, Argentina, Mexiko, Estatu Batuak, Kolonbia... baita Espainiako hainbat jaialditan ere.

Daniel Doñaren lanak Espainiako Arte Eszenikoen arloko hainbat sari jaso ditu.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2020(e)ko otsailaren 8(e)tik 2020(e)ko otsailaren 9(e)ra
  • OrdutegiaHilak 8: 20:00. Hilak 9: 19:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • Zenbatekoa12€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web La Fundición

Non

Euskadi, auzolana