"Lurrun minez"

Bilbao 2020(e)ko Martxoak 6
  • "Lurrun minez"

ZINEGOAK 2020 | ANTZERKIA
LURRUN MINEZ | Bilbo

LURRUN MINEZ hiru marikaren arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. Hiruki arrosa.
Daviden erreinua izeneko gay sauna batean gertatuko da ezusteko topaketa. 
Lurrun artean desioak, jaia, frustrazioak, erakarpen sexualak, boterea eta beste hamaika kontu labainkor nahastuko dira.

Alexek, 30 urte ingurukoak, bertan lan egiten du. Bere buruari Mari Matraka Erregina deitzen dio. Oskarrek 44 urte inguru dituen institutuko irakaslea da, saunako ohiko bisitaria da. Jesusek 19 urte ditu eta lehengoz joango da gay sauna batera.

Gabon gauean itxita egon Behar Rake saunak, baina Alexek bare kabuz irekitzea erabaki du, opari ederren bat jasotzeko esperantzaz. Baste pertsonaiak iritsi ahaia, lurrun artean ezin ikus daitezkeen hariak argitara azaltzen joango dira, askatzeko zaila izango den lokarria sortu arte.

Parranda orgiastikoa izan nahi du gauak. Baina dibertimendu eta libertimenduan bizirauteko ospakizunak, kontraesanek, gezurrek eta rninek bustitako lurrun gaua izaten bukatuko du. Izan ere, gorputzek jaia eta politika egin nahi badute ere, herentzia pisutsua jasaten dute oraindik, benetako borondate askeak zapurten dituen herentzia soziala.

Desirak eta beldurrak, alkohola eta pasioa, ezinegona eta nahiak, izerdia eta lurruna, beldurrak eta beharrak. lumak, gorputzek eta arimak nahastuko dituen koktela izango da Gabon gau hau.

  • Testua: Galder Perez
  • Zuzendaritza: Olatz Gorrotxategi
  • Zuzeneko musika: Joseba B Lenoir
  • Argiztapen diseinua: Joseba Lazkano

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Konpainia
  • Data 2020(e)ko Martxoak 6
  • Ordutegia20:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • Zenbatekoa12€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web La Fundición
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana