"Río de Luna"

Sopela 2020(e)ko Urtarrilak 19
  • "Río de Luna"
    Argazkia: www.datedanza.es

Rio de Luna ikuskizunean, jaiotzaren metafora ageri zaigu, eta beste bizitza bat sortuko da, umetxoek eta helduek berehala ezagutuko dutena. Jaiotza; umetxoaren eta amaren arteko konplizitatea. Mugimenduaren lengoaiak beste bide hau egingo du: lehen pausuak, naturarekiko bizipenak, umetxoen arteko elkar ezagutza, beraien ingurunea, eta zelan doazen hazten.

Oihalek eta globoek gorantz egingo dute; plastikozko oihalean irudiak proiektatuko dira eta eszena aldatu egingo da, beste itxura bat hartuko du, handitzen joango da.

Azkenik, dantzariek ekarriko dute ibaia gure publiko txiki-handi horren aurrera, eta umetxoek beste ur bat ikusiko dute, beste ibai batetik datorrena; dantzaren bidez, beste lengoaia bat transmitituko da agertokian.

Bizitzaren ibaia da, bizi-zikloa... ilargia guri begira dagoen bitartean.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana