Mikel Urdangarin

Sopela 2020(e)ko Otsailak 7
  • Mikel Urdangarin

2000. urtean erosi zuen 2. eskuko pianoa ta 17 urte beranduago ireki zion lehengoz tapa. Apatiatik maitemintzerainoko jauzia. Tapa altxatu, mugimendu txiki horrek ekarri dio mundu berri bat, musika sentitzeko eta agertzeko era berri bat.

Urdangarin, lehenengoz bakarka Arriagako oholtza nagusian. Pianoa eta ahotsaren laguntzaz, inoiz erakutsi ez digun talaiatik, errepertorio zahar aukeratura hurbilduko zaigu kantari zornotzarra, azken bi urteetan ondutako bertsio ta sorkuntza berri zenbaiti uko egin gabe.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana