"Zortziak bost Araban"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko urtarrilaren 17(e)tik 2020(e)ko otsailaren 2(e)ra
  • "Zortziak bost Araban"

“Zortziak bost ALEAn” erakusketa urtarrilaren 17tik otsailaren 2ra bitartean egongo da ikusgai Oihanederren. Urtarrilaren 17an egingo da inaugurazio ekitaldia, arratsaldeko 19:00etan.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00

Bost urte bete berri ditu ALEAk, Arabako zortzi kuadrilletako albiste eta irudiak jasotzen. Lurralde osoko informazioa, bertatik-bertara eta euskara hutsean. Hori da Arabako kazetaritza proiektu honek egunerokoan eskaintzen diguna.

Oraingoan aldiz, 5. urteurrena aitzaki hartuta, bere ibilbidean zehar landutako istorio, albiste eta kontakizunen lagin bat aurkeztuko digu. Hau guztia irudiz jantzita: ALEAn ikusi ditugun aurpegi ezagunak, albiste deigarriak, jazotako gertakizunak, gizarteko aldarrikapenak, irudi ikusgarriak, gure lurraldeko txokoak… eta beste zenbait bitxikeria izango dira erakusketa honetan ikusgai.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana