The Kabooms

Eibar 2020(e)ko Urtarrilak 26
  • The Kabooms

Bartzelonan finkatutako taldea da The Kabooms, 2014. urtean osatu zen 50. urteetako rock and rollaren esparruan halako ospea zuten hainbat taldetako kideekin. Matt Olivera abeslariak (Matt and The Peabody Ducks), El Lega gitarristak (Legacaster, Locos del Oeste), Xabi Carajillo baxu jotzaileak (Los Torontos, Los Locos del Oeste) eta Jesus López bateriak (Pike Cavalero, The Ragtones) osatzen dute 50. hamarraldiko azken urteetako rock and rollaren eta surf rockaren soinuari emana den talde hau. Mundu osoko jaialdietan eta agertokietan erakutsi dute beren zuzeneko basatia, indarrez betea, horien lekuko izan dira Viva Las Vegas, Fuss and Holler (AEB), The Rockabilly Rave eta Hemsby (UK) Let's Get Wild, Get Rhythm Go Wild (Alemania) High Rockabilly eta Rockin Race (Espainia) eta beste jaialdi asko eta asko.

“Right Track, Wrong Way” taldearen iraupen luzeko azken lanak, ohi  bezala, indar, jostaketa eta kalitate handiko piezak biltzen ditu, taldeak beste urrats bat egin du ikus-entzule zabalagoaren eta eklektikoagoaren eta aldi berean zorrotzagoaren gustuak asetzeko xedearekin. Matt abeslariak gidatzen du ekintza, une bakoitzean behar den indarra jartzen du. Javierrek eta Alexek beharreko erritmoa eta indarra ematen dizkiote gai bakoitzari.
Eta El Lega fenomeno hutsa da bere gitarrarekin. Izan ere, argi eta garbi esanda, fenomeno batzuk dira lauak. Indarberritzen zaituen musika duzu, bateria eta kontrabaxuaren erritmo itsasgarriekin, perfekziotik oso gertu
dagoen gitarrarekin eta ahots lan apartarekin. "50. urteetako rocka, ziztu bizian joa, amorruz, behar duen bezala".

eibar.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Urtarrilak 26
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Portalea
    Bista Eder, 10
    Eibar
  • Zenbatekoa7 / 10 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Portalea

Non

Euskadi, auzolana