Gwendal

Eibar 2020(e)ko Urtarrilak 17
  • Gwendal

Gwendal-en musika unibertsoak bere sustraiak zeltiarren lurretan ditu. 1972an sortu zenetik, bere gaietako funtsezkoena osatzerakoan taldekide  bakoitzarengandik datozen rock, jazz, folk eta musika klasikoaren eraginetatik ateratzen ditu. Konposizioak eta konponketak, bestalde, taldean lantzen dituzte.  Behin konposizio horiek eginda, gaiak prest daude eszenategian interpretatzeko, eta kontzertuetako dinamikak publikoarekiko harremanekin garatzen dira. Guzti hori grabaketa-estudiotik pasatu aurretik ematen da. Hortik euren diskoetako freskotasun eta heldutasuna.

Urteotako ibilbide horretan 1.000 kontzertutik gora eskaini dituzte munduko herrialde guztietan.

Jaialdi askotan hartu dute parte: Tabarra (Tunisia), Recklinghausen (Alemania), Lucca (Italia), Nyon (Suitza), Gizatasunaren Jaia (Frantzia) eta, gertuago, Lorient-eko Zeltiarren Artekoan, Roskilden..., Frantzia, Italia, Irlanda, Belgika, Suitza, Herbehereak, Alemania, Danimarka,  Portugal eta Espainia.

Youenn Le Berre :  flauta, bonbarda, gaita

Vincent Leutreau:  bibolina

Ludovic Mensil:  kitarra akustikoa  eta elektrikoa

Jérôme Gueguen:  pianoa

Michel Valy: baxua

 

eibar.eus/

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana