DaraBilbo 2020 : "Erabili Euskara Bilbon" (urtarrila)

Bilbao 2020(e)ko urtarrilaren 10(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 30(e)ra
  • DaraBilbo 2020 : "Erabili Euskara Bilbon" (urtarrila)

--

 

  • Darabilbo Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen proiektua da, euskara aisialdian sustatzeko, euskara ikasten ari diren edo hizkuntza-maila hobetu eta euskaraz bizi nahi duten pertsonentzat.
  • Urtarrileko doako programazioaren barruan egongo dira tailer gastronomikoak eta gozogintzakoak, garagardoa, txakolina, ardoa, eta janari beganoen dastaketak, bisita gidatuak Bilboko Arte Ederren Museoan, gosari-solasaldia eta euskal dantzen zenbait emanaldi.
  • Jarduera horietan parte hartzeko, Darabilbo web-orrian eman behar da izena eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).

 

Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegien Sarean antolatutako “Darabilbo” programak euskararen erabilera bultzatzen du aisialdian, modu lasaian eta kulturarekin eta aisialdiarekin lotutako doako jarduera ugarirekin. Ekimen honen helburua euskara sustatzea eta euskaren erabilera normalizatze da, hitz egiten duten eta euskaraz bizi nahi duten pertsonen artean.

 

Hauek dira urtarrilean eskainiko diren jarduera eta tailer batzuk: bisita gidatuak Bilboko Arte Ederren Museoan, euskal dantzen saioak, gozogintzako eta gastronomiako tailerrak, garagardoa, txakolina, ardoa, eta janari beganoen dastaketak, gosari-solasaldia beste batzuen artean.

 

Jarduera horietan parte hartzeko, Darabilbo web-orrian eman behar da izena eta ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).

 

“Erabili Euskara Bilbon” lelopean, “Darabilbo” programako jarduerak taldeetan egiten dira urteko hil guztietan (uztailean eta abuztuan izan ezik) eta uriko barruti guztietan. Euskara ikasten ari direnentzat da, euskara hobetu nahi dutenentzat, edo kultura eta aisialdia euskaraz bizi nahi dutenentzat. Horrez gain, aisialdiko programa honetan beste jarduera batzuk iradoki edo antolatu nahi dutenek Whatsapp mezu bat bidali dezakete zenbaki honetara: 607530132.

 

Informazio gehiago: darabilbo.eus

 

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko urtarrilaren 10(e)tik 2020(e)ko urtarrilaren 30(e)ra
  • LekuaBilbao

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana