"Giltzadun etxea"

Ordizia 2020(e)ko Otsailak 14
  • "Giltzadun etxea"

Inoiz egin ez den antzezlan honetan, hiru aktoresek indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi aterpetxeen egunerokotasuna biluztuko dute, gizarte langileen larrutan eta barrunbetan. "Bizitza argazkien" bidez, Larrialdietarako Etxe batean eta Harrera Etxe batean bizi duten egunokotasuna ekarriko dute taula gainera. Mada Alderete da poema-bilduma honen egilea eta bertan lan egin zuen zazpi urtez, hezitzaile gisa.

Soinu-banda, zuzenean, Ainara LeGardon sortzaile eta musikariren esku egongo da, Maialen Sarasuaren irudiekin lagunduta.

Hala, amore eman gabe, lanak egi penagarri bat erakusgai jartzen digu, hobeto ulertzeko eta berrinterpretatzeko. Egileak dioen bezala, erabiltzen dituen izen propioak dira bertako gezur bakarra.

  • Eszenografia eta Zuzendaritza: Fernando Bernués
  • Antzezlariak: Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo eta Vito Rogado
  • Musika konposizioa –musika zuzenean: Ainara LeGardon
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Argiak: Xabier Lozano
ordizia.eus/

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana