"Ene ba!"

Ordizia 2020(e)ko Martxoak 6
  • "Ene ba!"

Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama-gaia, berandu iritsiko da afaritara.

Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte... Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta.

Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Krux Gurrutxaga eta Susana Soleto dira komedia barregarri honen protagonista, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean.

Informazio gehiago: Txalo Produkzioak

ordizia.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTxalo Produkzioak
  • Data 2020(e)ko Martxoak 6
  • Ordutegia22:15
  • Lekua Herri Antzokia
    Nikolas lekuona Plaza z/g
    Ordizia
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Herri Antzokia

Non

Euskadi, auzolana