Bizkaiko Ondarea hurbilago: 2020ko jarduera egitaraua

Bilbao 2020(e)ko urtarrilaren 1(e)tik 2020(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Bizkaiko Ondarea hurbilago: 2020ko jarduera egitaraua

Ezin dugu Bizkaia ulertu bere mendietako kolore berdea, itsasoaren urdina edo burdinaren gorria gabe. Ezta, Santimamiñeko kobetan aztarnak utzi zituzten lehen biztanleak, edo berezko legeak erabiliz lurraldea antolatzeko Gernikako Batzar Nagusietara joaten zire bizkaitarrak, zein txakoli txiki bat kudeatzen zuen baserritarra edo irabazitako dirua industrian inbertitzea erabaki zutenak ezagutu gabe. Bizkaia eta bere biztanleen funtsa eta identitatea plazaratu nahi ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Hau lortzeko, lurralde guztian zehar edaturik hamar ekipamendu baino gehiago daude, museo, erakusketa areto eta aztarnategi arkeologikoren artean.

Helburu honekin, urtero zentru hauetako bakoitzak kalitatezko jarduera interesgarri ugari antolatzen ditu. Adin eta ezaugarri ezberdinetako bisitariek, besteak beste, Bizkaiko historia, gastronomia, biztanle edo industria ezagutu eta hobeto ulertzeko aukera dutelarik.

Aurten, 2020.urtean, aldibaterako 31 erakusketa antolatu dira beste hainbat jarduerekin batera, 34 bisita gidatu berezi, 13 erakustaldi, helduentzako 18 ikastaro eta tailer, familientzako 38 jarduera, 20 hitzaldi eta mintegi, 9 ibilbide, azaldutako 5 dastaketa, 9 musika eta arte emanaldi, ikasleentzako egitarau zabal bat, etab. Behin eta berriz eskeintzen diren jarduerak dira, ia urteko egun guztietan zerbait egiteko aukera dagoelarik.

Azken batean, Bizkaiko Foru Aldundiko museo eta interes tokiek guregana hurbiltzera animatzen zaituztegu Ondareaz modu partehartzaile batean gozatuz.

Bizkaia.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana