Dantza Laborategia 2019-2020, 2. Hiruhilekoa (19:00-21:00)

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko urtarrilaren 8(e)tik 2020(e)ko martxoaren 25(e)ra
  • Dantza Laborategia 2019-2020, 2. Hiruhilekoa (19:00-21:00)

Koreografo ezberdinekin euren sormen prozesua konpartitu eta euren mugimendu unibertsoan jarduteko interesa duten herritarrentzat. Hiruhilabete bakoitzean, koreografo ezberdin batekin jarduteko aukera izango dute. Ikasturtearen bigarren hiruhileko honetan irakasle gonbidatua Martxel Rodriguez, Led Silhouette dantza konpainiaren zortzaile eta zuzendaria dena, izango da.

Martxel Rodriguezek honela azaldu du ikastaroa: "Urtarriletik martxora bitarteko LABORATEGIAN, kontzientzia korporala areagotzeko ariketak landuko dira, inprobisazioaren bitartez mugimendu dinamika eta kualitate ezberdinak landuz. Honez gain, Led Silhouette Dantza Konpainiaren material koreografikoa  proposatuko da, banaka, bikoteka nahiz taldeka burutuko dena."

IRAKASLEA: Martxel Rodriguez

LEKUA: Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoa

ORDUTEGIA: 19:00 - 21:00

DATAK: Urtarrila: 8, 15, 22, 29 / Otsaila: 5, 12, 19, 26 / Martxoa: 4, 18, 25

IZENA EMAN

 

INFORMAZIO GEHIAGO: posta elektronikoa edo 943483860 telefonora deituz.


Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2020(e)ko urtarrilaren 8(e)tik 2020(e)ko martxoaren 25(e)ra
  • Ordutegia19:00-21:00
  • Lekua Victoria Eugenia Antzokia
    Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa20 €
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Victoria Eugenia Antzokia

Non

Euskadi, auzolana