Bilbao Musika: Orkestrako Zuzendaritzari buruzko topaketak

Bilbao Urtarrilaren 12(e)tik urtarrilaren 15(e)ra
  • Bilbao Musika: Orkestrako Zuzendaritzari buruzko topaketak

Aurten, berritasun gisa, Belgikako Bert Appermont maisuak jardungo du irakasle gonbidatu modura eta jada ohikoa denez, José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularra izango da irakaslea.

Izen-emateak posta elektronikoz bidaliko dira Bilbao Musika erakundera 2020ko urriaren 30a baino lehen (amaiabilbao@bilbaomusika.eus), curriculum vitae eta kuotaren ordainagiriarekin batera.

Bilboko Udal Musika Bandak, ikasle aktibo moduko partehartzaileei kontzertuen 2021-2022 denboraldian taldearekin lan egingo lukeen zuzendari gonbidatu bat izendatzeko lehiaketa batean parte hartzeko aukera emango die.

Aurreko edizioetako arrakasta kontuan hartuta eta orkestrako zuzendaritzaren ikasketak gaur egungo formazioetan sustatzea, eta baliabide teknikoak eta artistikoak eskaintzea talde instrumentalen zuzendaritza garatzeko xedez, bostgarren urtez jarraian, Bilboko Udalak, Bilbao Musikaren bitartez, Orkestrako zuzendaritzari buruzko topaketak abiarazi ditu.

Ekimena 2021eko urtarrilaren 12tik 15era gauzatuko da.

Aurten, berritasun gisa, Belgikako Bert Appermont maisuak jardungo du irakasle gonbidatu modura eta jada ohikoa denez, José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularra izango da irakaslea.

Bestalde, beste urte batez, ekitaldi praktikoak Bilboko Udalaren Musika Bandarekin izango dira eta, horrela, parte-hartzaileek aukera izango dute zuzendari gonbidatu bat izendatzeko lehiaketa batean parte hartzeko. Zuzendari horrek kontzertuen 2020-2021 denboraldian egingo luke lan taldearekin.

Aipatzekoa da ere, Udal Bandako irakasleak izango direla amaierako kontzertua (2021eko urtarrilaren 15ean Bilboko J.C. Arriaga Kontserbatorioko entzungelan) zuzenduko duten bost finalisten epaimahaia. Bertan, hiru kidez osatutako epaimahai profesional batek lehiaketako irabazlea aukeratuko du.

Era berean, ikastaroa irekita dago zuzentze-lanak ikasteko interesa daukatenentzat, lehiaketan parte hartzeko beharrik izan barik eta ikastaroaren edukiari dagokionez, honako gaiak landuko dira:

  • Gaur egungo orkestrako zuzendariaren figura.
  • Teknika kironomikoa. Komunikazioa keinuen bidez.
  • Partituren analisia irizpide interpretatiboa egiteko.
  • Organologia eta instrumentazio bandistikoa.
  • Didaktika zuzendaritzan: entsegutik proiektu bandistiko baten programaziora.

Egitaraua honako lanez osaturik egongo da, besteak beste: Bert Appermonten “The Big Bang”, “In the shadow of Napoleon” eta “Crystal magic”, Robert Russell Bennetten “Symphonic songs for band” eta Joaquín Turinaren “La procesión del Rocío”.

Izen ematea:

  • Posta elektronikoz bidaliko dira Bilbao Musika erakundera 2020ko urriaren 30a baino lehen (amaiabilbao@bilbaomusika.eus) izena emateko kuotaren ordainagiriarekin batera.
  • Ikasle aktiboak izena eman ahala edota CVaren arabera hautatuko dira. Aukeratuek 2020ko azaroaren 16tik aurrera jasoko dute jakinarazpena.
  • Izena emateko kuota: 30 euro (dirua ez da itzuliko).
  • Ikasle aktiboen matrikula: 220 euro.
  • Ikasle entzuleen matrikula: 100 euro.
  • Diru-sarrera kontu zenbaki honetan: IBAN ES96 2095 0611 00 9105134539.

Orkestrako Zuzendaritzari Buruzko V. Topaketen inguruko informazio gehiago: www.bilbaomusika.eus

IRAKASLE GONBIDATUA: BERT APPERMONT BILZEN (BELGIKA), 1973

"Maître de Musique" diploma lortu zuen Lovainako Lemmens Institutuan (Belgika), non, hainbat ikasgai teorikoren artean, konposizioa eta zuzendaritza ikasi baitzituen Jan Van der Roost eta Edmond Saveniersekin. Music Design for Film & Television masterrean ikasten jarraitu zuen Bournemouth Media Schoolen, Britainia Handian. Ikerketa horien helburua musikagileak komedia musikaletarako, filmetarako eta telebistako musikarako prestatzea da.

Konpositore gisa, bi komedia musikal, opera bat, oratorio bat, eta banda, orkestra sinfoniko, ganbera-musika eta musika koralerako ehun bat obra idatzi ditu. Gazteentzako antzerki musika, musika pedagogikoa eta haurrentzako musika ere idatzi ditu, Appermontek oso ondo ezagutzen duen arloa.

Bandarako egindako Zaad van Satan eta In the Shadow of Napoleon musikalak nabarmentzen dira, baita 2010ean Leipzigeko Gewandhausen estreinatutako Katerina von Bora opera ere. 2006an Fantasia per la Vita e la Morte lanak Torreviejako bandarako nazioarteko konposizio lehiaketa irabazi zuen.

Hainbat partitura idatzi ditu telebistarako eta zinemarako, BBCko hainbat telesailetarako lan egin du eta BBC Philarmonic Orchestrarekin grabatu du bere musika. Gaur egun, bere lanak 30 herrialdetan baino gehiagotan interpretatzen dira, eta ia konposizio guztiak CDan grabatu dituzte Japoniako (Tokio Kosei W.O.), Suitzako, Herbehereetako, Danimarkako (Danish Concert Band), Alemaniako, Espainiako eta Belgikako talde ospetsuek.

Informazio gehiago: www.bertappermont.be

IRAKASLEA: JOSÉ RAFAEL PASCUAL-VILAPLANA. MURO (ALACANT), 1971

Alcoy eta Valentziako kontserbatorioetan ikasi zuen. Bandako zuzendaritza ikasi zuen Jan Cober eta Eugene Corporon maisuekin. Orkestrako zuzendaritza ikasi zuen Vienan Karl Österreicher eta Hans Graf-ekin.

Zuzendari gonbidatua izan da zenbait talde sinfonikotan eta bandetan Alemanian, Argentinan, Belgikan, Kolonbian, Kuban, Eslovenian, Frantzian, Italian, Holandan, Portugalen, Errumanian, Suitzan, Uruguain eta AEBn: Kubako Banda Nazionala, Holandako Gazteen Banda Nazionala, Holandako Errege Marinako Banda, Esloveniako SAF Wind Orchestra, Valléseko O.S., Murtziako O.S., Gaztela eta Leongo O.S., Bilboko O.S., Kanaria Handiko O.F., Bukaresteko O.S., Suitzako Aulos W.B., Alacanteko Udal Banda, Bartzelonako Udal Banda, Madrileko Udal Banda, Palma Mallorcako Udal Banda, Gasteizeko Udal Banda, Tenerifeko Santa Cruzeko Udal Banda, Oviedoko Goi-mailako Kontserbatorioko Banda eta Orkestra, Kanarietako Goi-mailako Kontserbatorioko Banda, Musikeneko Banda… Hainbat bakarlarirekin egin du lan: Sergei Nakariakov, Pacho Flores, Asier Polo, José Franch-Ballester, Elisabete Matos, Estrella Morente, Manuel Blanco, Claudi Arimany eta abar.

Estatuko eta atzerriko bandek (AEB, Kolonbia, Israel, Korea, Italia, Frantzia, Suitza…) bere konposizioak interpretatzen eta grabatzen dituzte eta Espainiako jaialdiek eta bakarlari ospetsuek (Luis González, Spanish Brass L.M.) sarritan egiten dizkiote enkarguak. Hogeita hamar CD erregistratu ditu bandako musika-zuzendari modura.

Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997, eta Ingalaterra, 2000). 2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren EUTERPE saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen “Ignacio Morales Nieva” Musikako Sari Nazionala jaso zuen.

2015etik zuzendari titularra da Bilboko Udal Bandan eta 2018tik Bartzelonako Udal Bandakoa ere. Oportoko Banda Sinfoniko Portugaldarraren zuzendari gonbidatu nagusia da 2012tik aurrera.

Informazio gehiago: www.pascualvilaplana.com

bilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana