2020ko Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa (Bilbo)

Bilbao 2020(e)ko urtarrilaren 15(e)tik 2020(e)ko martxoaren 30(e)ra
  • 2020ko Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa (Bilbo)

 

Bilboko Udalak, gure hiriko literatur lehiaketa zaharrena den Gabriel Aresti ipuin lehiaketaren XXXVII. ediziorako deialdia egin du.


• 3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko accesit bi egongo dira lehiaketaren modalitate bakoitzean, euskaraz eta gaztelaniaz.
• Jatorrizko eta argitaratu gabeko kontakizunak aurkezteko azken eguna martxoaren 30a izango da. Lehiaketaren oinarri osoak www.bilbao.eus/concursoaresti eta www.bilbao.eus/arestilehiaketa webguneetan daude jada.

Bilboko Udalak, gure Hirian denbora gehien daraman eta XXXVII. edizio honetara partaidetza markak gaindituz eta euskaraz idatzitako gero eta testu gehiagorekin heldu den Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren beste edizio bat deitu du. Lehiaketak 3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko accesit bi banatuko ditu modalitate bakoitzean, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren.

Ekimen horren bitartez, Kultura Sailak, literatur sorkuntza sustatu eta, aldi berean, euskal hizkuntzak eman duen idazle garrantzitsuenetako baten irudia eta lana ezagutarazi gura ditu. Lehiaketa, 18 urtetik gorako edozein nazionalitateko idazleei dago zabalik, baina aurkezten diren lanen jatorrizko hizkuntza Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bat izan beharko da, izan ere, ez da itzulpenik onartuko. Ipuinen gaia librea izango da, eta ipuinak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak izan beharko dira. Gehienez ere hamabost orrialde izango dituzte (Times New Roman edo baliokidean, 12 gorputzean) 1,5 espazioan.

Aurreko edizioetan bezala, modalitate bakoitzak bere epaimahaia izango du, literatur munduko pertsona ezagunek osatua. Partaideek MARTXOAREN 30era arteko epea izango dute euren lanak formatu digitalean aurkezteko, udal webgunearen bitartez. Oinarri osoak eta parte hartzeko buletina helbide hauetan daude jada: www.bilbao.eus/concursoaresti eta www.bilbao.eus/arestilehiaketa.

2019ko aurreko edizioan, Iñaki Irasizabal Izagirrek irabazi zuen euskarazko kategoria, “Epailearen aginduz” kontakizunarekin, eta gaztelaniazko ipuinen sailean, sariduna Carlos Schilling izan zen, “La muerte en Venecia (Reescrita por John Cheever)” kontakizunarekin. Lehiaketak 1.422 jatorrizko lan jaso zituen, horietako 75 euskaraz.

Gabriel Arestik (Bilbo, 1933 – 1975) olerkia, eleberria, ipuina eta antzerkia landu zituen, eta, horrez gain, literatura unibertsaleko zenbait lan itzuli zituen euskarara eta Euskaltzaindian egin zuen lanaren bitartez, euskal hizkuntza modernoaren oinarriak sendotzen lagundu zuen. Idatzi zituen lan ezagunenak “Euskal harria” (1968) eta “Harrizko herri hau” (1971) eta 2014an mende erdi bete zuen “Harri eta herri” (1964) olerki liburuak dira.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana