"Icône-Modaren historiaren ikonoak"

Errenteria 2020(e)ko urtarrilaren 18(e)tik 2020(e)ko martxoaren 29(e)ra
  • "Icône-Modaren historiaren ikonoak"

Jantziaren Zentroak “Icône-Modaren historiaren ikonoak”izeneko erakusketan XVIII. mendetik gaur egunera arte modaren munduan aitzindari izan ziren 10 diseinatzaile handienen historia batu du. Garai eta gizarte ezberdinetan bizi izan ziren, eta bakoitzak irudi berria proposatu zuen. Garaian garaiko modaz haratago gaur egun inspirazio iturri dira oraindik ere, estilo propioa sortu zutelako. Errenteriako Kapitain-etxean hamar diseinatzaileren jantzi ikonikoen erreprodukzioak, etai bilbidea ezagutzeko aukera dago.

Hamar diseinatzaileetatik, sei gizonezkoak dira eta lau emakumezkoak. Jatorriari dagokionez, bakarra da euskalduna: Cristobal Balenciaga, gainerakoen artean; sei frantziar (Bertin, Lanvin, Poiret, Chanel, Dior, Saint-Laurent), espainiar, estatu batuar eta britaniar bana(Fortuny y Madrazo, Sybilla, Worth). Ia guztiek Frantzian kokatu zituzten euren tailler zein dendak. XVIII garren mendean Rose Bertinek, Maria Antonieta Frantziako erreginaren jostunak, Paris, munduko modaren gune bilakatu zuenetik gaurdaino hiri hori izan baita diseinatzaileen gune nagusia.ICÔNE erakusketan, modaren munduan ikono bilakatu diren hamar diseinu, jantziez gain, 5 euroren truke,Jantziaren Zentroak argitaratutako lehen “liburuxka”erosteko aukera dago.

“Icône-Modaren historiaren ikonoak” izeneko liburuan erakusketako diseinatzaileen jatorria, hasiera, arrakasta eta, kasu batzuetan galera jaso dira.Erakusketarekin lotuta martxoaren zortzian, emakumeen nazioarteko egunean, bisita komentatu berezia eskainiko da. Lau emakumezko diseinatzaileen inguruan arituko gara, Bertin, Lanvin, Chanel eta Sybillak moda munduan egindako ekarpena, gizonezkoak nagusi ziren ogi-bide batean aurrera egiteko izaniko zailtasun eta oztopoen berri emango da. Doan, ordu erdiko bi saio antolatu dira,goizeko 11.00 etan euskaraz eta 11.30 etan gazteleraz.Horietan parte hartu ahal izateko aurrez izena eman jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzita ala Errenteriako turismo bulegora deituta  943 49 45 21 telefonora.ICÔNE erakusketa zabalik egongo da Errenteriako Jantziaren Zentroan urtarrilaren 18 tik martxoaren 29 ra bitarte, larunbatetan goiz eta arratsaldez 11:00-14:00/17:00-20:00 etara eta igandetan 12:00-14.00 artean.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana