"Erromanikoa, Alfredo Sada elkartearen erakusketa

Pamplona/Iruña 2020(e)ko urtarrilaren 23(e)tik 2020(e)ko martxoaren 1(e)ra
  • "Erromanikoa, Alfredo Sada elkartearen erakusketa

Alfredo Sada elkartearen Erromanikoa erakusketa egonen da ikusgai Kondestablearen jauregiko lehen solairuan urtarrilaren 23tik martxoaren 1era.

Erakusketa hau Arte Erromanikoari egindako omenaldia da; horregatik, Astrolabio elkartearekin aritu dira elkarlanean, hamar urte bete baititu Erromanikoaren alderdi guztiak aztertzen. Elkarrekin programatu dituzte bisita gidatuak, eztabaidak eta hitzaldiak, erakusketaren aurretik zein gerora egiteko. Erakusketan Alfredo Sada elkarteko artistekarte erromanikoaren adierazpenetako motibo bana aukeratu dute irudikatzeko. Elizak irudikatu dira, barrutik zein kanpotik ikusiak, eta atari zein hagaburutxoetako behe-erliebeetan agertzen diren eskulturak zein eskultura exentuak; halaber, elizetan egindako freskoak eta inkunableetan tintaz egindako lanak.

Catalina de Oscáriz Udaleko Arte Eskolan ematen diren marrazkigintza- eta pintura-ikastaroak egin zituen artista-talde bisual batek osatzen du Alfredo Sada elkartea. Urederra Errekaren kaleko 18an partekatzen dute lantokia, non, margotzeaz gain, lantegiak, bilerak eta erakusketak antolatzen baitituzte, eta auzoko ekitaldietan parte hartzen dute. Elkartea 39 pertsonak osatzen dute, eta bazkide bakoitzaren hileko ekarpenaz finantzatzen dute.

Lanak


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko urtarrilaren 23(e)tik 2020(e)ko martxoaren 1(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik igandera: 09:00-14:00 eta 17:00-21:00
  • Lekua Kondestable Civivox-a
    Nagusia, 2
    Pamplona/Iruña
  • Web Kondestable Civivox-a

Non

Euskadi, auzolana