"Ahora de nuevo todo", Juan Maria Sukilbideren erakusketa

Pamplona/Iruña 2020(e)ko urtarrilaren 24(e)tik 2020(e)ko martxoaren 15(e)ra
  • "Ahora de nuevo todo", Juan Maria Sukilbideren erakusketa

Ziudadelako Mistoen eraikinak (beheko solairua) Juan Maria Sukilbide artistaren Ahora de nuevo todo erakusketa hartuko du urtarrilaren 24tik martxoaren 15era bitarte.

Erakusketa honen koadroetan nahierara eta zoriz pilatu dira sinboloak. Edo agian ez hain modu inkoherentean, horietako bakoitzak baitu bere aura, bere zirkulu magnetikoa, erakarriz edo aldenduz jarduten duena. Zeinu eta sinbolo eskematikoak, usu barroko eta guztiz aseak diren inguruetan, askotan kaotikoak, espazio-erreferentziarik gabeak eta opresiboak direnetan. Lerro soila, biluzik ohian baten agertokian.

Formak lebitatzen, esekirik. Ebakinak airean. Testuingururik gabe. Itzaletatik sortzen dira, sakonetik, irreal argiturik, ingurune basan gailen. Aurkeztutako espazioa, hain da erraldoia, zentzu batean, ezen haren txoko batean galaxiak egokitu zaizkion. Familiaritatea. Antzekotasuna. Hurbiltasuna sumendi baten, itsaspeko baten, lanpara baten artean... trazu antzekoaz margotu dira, soiltasun berdinaz. Nork bere esentzia-lexikoa dauka; ezin dugu harengandik ihes egin eta ez gaitu traizionatuko.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko urtarrilaren 24(e)tik 2020(e)ko martxoaren 15(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 18:30-21:00. Larunbatetan: 12:00–14:00 eta 18:30–21:00. Igande eta jaiegunetan: 12:00–14:00
  • Lekua Mistoen Eraikina 0 (Ziudadela)
    Armada Etorbidea, z/k
    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Mistoen Eraikina 0 (Ziudadela)

Non

Euskadi, auzolana