"Ipuinen magia"

Huarte/Uharte 2020(e)ko urtarrilaren 29(e)tik 2020(e)ko otsailaren 26(e)ra
  • "Ipuinen magia"

0-6 urte bitarteko seme-alabak dituzten guraso euskaldunetzat (B1 gutxieneko jakite-maila).

Ikastaroa hastapena izanen da ipuinak erabiltzeko tresna gisa, gure seme-alaben heziketan laguntzeko: emozioetan lagundu, ipuinen mundua (sailkapena, formatua, etab.), ipuinak nola landu, ipuinak aukeratzeko irizpideak.

Ikastaroan material teorikoa, ipuinen katalogoa eta bibliografia banatuko da.

Datak: Urtarrilaren 29a, otsailaren 5a, 19a eta 26a, 17:00etatik 18:30era.

Lekua: Erabilera anitzetako espazioetan (EP20 gela) *Haurtzaindegi zerbitzuarekin (EP22 gela)

Izen-emate epea: urtarrilaren 24a arte. Zehaztu haurtzaindegi zerbitzuaren beharra.

Argibide gehiago eta izen-emateak: euskara zerbitzuan 948 33 10 53 / euskarazerbitzua@huarte.es

Prezioa: 20€

Martxoan familia topaketetako (gurasoak euren seme-alabekin) bi tailer antolatuko dira ikastaro honetan ikusitako hainbat aspektu praktikan jartzeko. Tailer honetan parte hartzeko lehentasuna izanen dute ikastaro honetan izena eman duten familiek.


Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2020(e)ko urtarrilaren 29(e)tik 2020(e)ko otsailaren 26(e)ra
  • Ordutegia17:00 - 18:30 (urtarrilaren 29a, otsailaren 5a, 19a eta 26a)
  • LekuaErabilera anitzetako espazioetan (EP20 gela)
    Huarte/Uharte
  • Zenbatekoa20 €
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana