Gasteizko SUNCINE-Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko otsailaren 3(e)tik 2020(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • Gasteizko SUNCINE-Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia

26 urtez, SUNCINE-Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiak (FICMA) ingurugiroarekiko errespetuzko aldaketa soziala bultzatzen duten dokumental ugari proiektatu ditu. Jaialdi aitzindaria izan da, urteen buruan erreferente moduan sendotu dena, eta horrela izendatu dute NBE bezalako erakundeek.

Erakusketa honetan, Bartzelonako SUNCINEren 26. edizioan aurkeztutako filmak eta laburmetraiak aurkezten dira, horietako batzuk kategoria ezberdinetan sarituak izan direlarik.

Aurtengoan, Gasteizko SUNCINEk 12 dokumental proiektatuko ditu Aldabeko gizarte etxean

Aurten, Aldabeko gizarte etxean, 12 film hautatuen sorta aurkeztuko da SUNCINE jaialdiaren 17. erakusketan, tartean baita “Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere” dokumentala, azken honen zuzendaria eta espedizioan parte hartu duten pertsona batzuk bertan izango direlarik.

Horrez gain, egitarauak uraren kontsumo arduratsuari buruzko erakusketa, nekazaritza ekologikoari buruzko hitzaldia eta txotxongilo-ikuskizun bat ere hartzen ditu baitan.

Filmeak ikusteko sarrera librea da, lekuak bete arte. Guztiak jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin izango dira.

SUNCINE-FICMA jaialdiaren 17. erakusketaren egitaraua

 

Otsailak 3 astelehena

Otsailak 4 asteartea

Otsailak 6 osteguna

Otsailak 11 asteartea

Otsailak 13 osteguna

Otsailak 18 asteartea

Otsailak 20 osteguna

Otsailak 27 osteguna


Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2020(e)ko otsailaren 3(e)tik 2020(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz

Non

Euskadi, auzolana