"Igelaren itxuraldaketa"

Aretxabaleta 2020(e)ko otsailaren 6(e)tik 2020(e)ko otsailaren 29(e)ra
  • "Igelaren itxuraldaketa"

Igelen gaineko erakusketa hau, urte askotako lanaren emaitza da eta umeek begi onez hartu dute, igel ezberdinak egin eta mugiarazi baititut beraientzat. Gainera, bisita gidatuen ostean, umeek eskoletan egiten zituzten marrazkietan igel-irudiak agertzen ziren askotan. Eta horrek guztiak erakusketa hau egitera bultzatu nau.

Igelen metamorfosia izenburua aukeratu dut, anfibio hauen ezaugarririk garrantzitsuenetarikoa izateaz gain, objektu bakar baten eraldatze-prozesuan metamorfosia dagoelako, nire ustez. Horren kasu izan daiteke arrautza-ontzi bat igel-txotxongilo bat bilakatzea.

Erakusketan dauden igel gehienak arrautza-ontziak izan dira hasiera batean eta apurka-apurka, igel mota ezberdinetan eraldatzen joan dira. Igelekiko dudan interes pertsonala “Gustavo Igela” pertsonaia ezagunetik datorkit, hurbila eta atsegina iruditzen zaidalako. Igelen mundua era askotakoa izan daiteke eta sormena bizitu egiten du. Horra hor erakusketa hau egitearen ideia.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana