Lautan Hiru Antzerki Jaialdia 2020

Bilbao 2020(e)ko otsailaren 6(e)tik 2020(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • Lautan Hiru Antzerki Jaialdia 2020

Lautan hiru izeneko antzerki-jaialdia antolatu du bigarren urtez Euskaltzaindiak, beste hiru eragilerekin elkarlanean: Cafe Bar Bilbao, Bira kulturgunea eta Zazpi katu gaztetxea.

Otsailaren 6tik 27ra bitarte, ostegunez, hiruna antzezlan labur ikusteko aukera izango da Bilboko Zazpikaleetan. Jarraian bildu ditugu egitasmoari buruzko xehetasunak eta programazio osoa.

BONOAK ETA SARRERAK

Sarrerak erosteko hainbat aukera egongo da. Hiru piezak ikusi nahi dituenak, laguntza-bonoa eros dezake aldez aurretik, 5 eurotan. BIRAn (Erronda kalea, 2) eta Euskaltzaindian (Plaza Barria, 15) salduko dira (60 laguntza-bono guztira), astebete lehenagotik. Pieza bakarra ikusi nahi duenak, berriz, 2 euroko sarrerak erosteko aukera izango du, gunean bertan, betiere bonoak ez badira agortu eta espazioen aforoak horretarako aukera ematen badu. Egitasmoak zaleen fidelizazioa bultzatu nahi duenez, 'opariak' zozketatuko dira, astero-astero, hiru antzezlanak ikusten dituztenen artean. Zozketa azken emanaldiaren ostean egingo da, eta opariak Zazpikaleetan euskara eta euskal kultura bultzatzen duten negozioekin adostuko dira.

EGITARAUA

Otsailak 6

  • 19:00: Euskaltzaindia: Lolipop (Cecilia Paganini Clown)
  • 20:00: Cafe Bar Bilbao: Salaketa (Cafe Bar Bilbao antzerki saria)
  • 21:00: BIRA Kultura: Maixuaren edari miragarria (Ituiño magoa)

 

Otsailak 13

  • 19:00: Cafe Bar Bilbao: Orbangabe —Iban Zalduaren ipuin batean oinarrituta— (Mikel Martinez)
  • 19:45: Euskaltzaindia: Amatxik dixit (Goitibera konpainia)
  • 20:45: Zazpi Katu: Manifestu bat (Miren Tirapu)

 

Otsailak 20

  • 19:00: Euskaltzaindia: Edipo eta Yokasta (Irati Agirreazkuenaga/ Arantzazu Sanz)
  • 20:00: Zazpi Katu: Bakean dagoena bakean utzi (Idoia Torregarai/ Mirari Martiarena)
  • 21:00: BIRA Kultura: ETAren agiri bulegoa (Galder Perez/ Ane Zabala)

 

Otsailak 27

  • 19:00: Euskaltzaindia: Baubo (Beatriz Egizabal ipuin-kontalaria)
  • 20:00: Zazpi Katu: Panpina (Erika Olaizola)
  • 21:00: BIRA Kultura: Hiltzen zarenean (Telmo Irureta) + Yogurinha Borova
uberan.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko otsailaren 6(e)tik 2020(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • LekuaBilbao

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana