Bilbao Distrito Jazz 2020

Bilbao 2020(e)ko otsailaren 7(e)tik 2020(e)ko martxoaren 13(e)ra
  • Bilbao Distrito Jazz 2020

Bilboko Udalak otsailaren 7an inauguratuko du “Bilbao Distrito Jazz” egitarauaren 21. edizioa, gure hirian denbora gehien daraman kultur programetako bat –Bilbaína Jazz Club-arekin elkarlanean antolatutakoa–, auzoetara doako kontzertuak hurbiltzen dituena, egungo panoraman erreferentziazkoak diren artistekin, eta jazzean etorkizun handia duten bertako artistentzat lekua ere utziz.

Oraingo honetan sei emanaldi eskainiko dira, martxoaren 13ra arteko ostiral guztietan, jazzaren errebelazioa den Carlos Lópezekin, Rodrigo Ballesterosekin, Elisabet Raspallekin, Jorge Rossyrekin eta baita tokiko ukitua jarriko duen Jon Urrutiarekin ere.

Ohikoa denez, kontzertuak udaltegietan –Otxarkoaga, Errekalde, Begoña eta San Frantzisko– eta jende gehiago jasotzeko lekua duten gune batzuetan izango dira, Bidebarrietako Liburutegian edo Bertendona institutuan, besteak beste.

Emanaldiak 19:30ean hasiko dira, eta sarrera librea izango dute, gonbidapenarekin, leku guztiak bete arte. Gonbidapenak kontzertua egingo den lekuan jaso ahal izango dira, kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik aurrera.

EGITARAUA

OTSAILAK 7. 19:30

Lluc Casares: saxo tenorea
Xavi Torres: pianoa
Juan Pablo Balcázar: kontrabaxua
Carlos López: bateria

OTSAILAK 14. 19:30

Jorge Vistel: tronpeta
Dani Juárez: saxo tenorea
Roberto Nieva: saxo altua
Iñigo Ruíz de Gordejuela: pianoa
Rodrigo Ballesteros: bateria
Toño Miguel: kontrabaxua

OTSAILAK 21. 19:30

“Repentinno Project”

Alejandro Mingot: guitarra
Eric Surmenian: contrabajo
Borja Barrueta: batería

 

OTSAILAK 28. 19:30

Jordi Rossy: bibrafonoa
Sergio Wagner: tronpeta & fliskornoa
Danny Ziemann: kontrabaxua
Marton Juhasz: bateria

MARTXOAK 6. 19:30

Elisabet Raspall: pianoa
Tom Warburton: kontrabaxua
Jarrod Cagwin: perkusioa

MARTXOAK 13. 19:30 

Jonathan Hoard: ahotsa
Marko Churnchetz: pianoa, Fender Rhodes
Kweku Sumbry: bateria
Ameen Saleem: kontrabaxua

Kontzertu guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira. Sarrera doakoa izango da, GONBIDAPENAREKIN, leku guztiak bete arte (Gonbidapenak kontzertua egingo den lekuan jaso ahal izango dira, kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik aurrera). Informazioa 010 telefono zenbakian edo www.bilbao.eus eta www.kulturabarrutik.eus webguneetan.

 
Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana