"Gema Intxausti. Entre la multitud, observando el arresto"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko otsailaren 8(e)tik 2020(e)ko irailaren 20(e)ra
  • "Gema Intxausti. Entre la multitud, observando el arresto"
    Argazkia: serie Fotomatones, 2002-2016 (www.artium.eus)

Gema Intxaustiren (Gernika-Lumo, 1966) ekoizpena, bere lehen etapan, laurogeita hamarreko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen eskulturaren hizkuntzen berrikuntzarekin lotuta dago; eskultura-sail horietan, etxeko gaiei lotutako materialak erabiltzen ditu, eta artearen hizkuntzari buruzko hausnarketa ironikoa proposatzen du.

Hamarkada horren amaieran piztu zitzaion Intxaustiri testuen, marrazkien eta argazkien erabileraren inguruko interesa, eta, horren ondorioz, Erresuma Batura joan zen zinema- eta bideo-ikasketak egitera. Garai horretakoak dira Bilboko eta Londresko leku publikoetako fotomatoiak erabiliz egindako lanak. Mugimendurako eta denborarako muga zorrotzak zehazten dituen teknologia hori erabiltzeak irudi kopuru mugatu baten bidez eraikitako narrazioak sortzen ditu, non ohikoak baitira zinemaren eta artearen historiei egindako keinuak.

Ildo horretatik, maiz aurkitzen dira haren obretan behin eta berriz agertzen diren aipuak eta eskurapenak, jatorrizko materialen zentzu narratiboa testu eta irudiaren interpretazio posibleak aldatu eta biderkatzen diren espazioetara eramaten dutenak, hizkuntza ororen izaera politikoa agerian utziz. Eragiketa iradokitzaileak, non zatiketa, errepikatzea edo omisioa funtsezko estrategiak baitira piezak eraikitzeko.

Komisarioak: Xabier Arakistain, Beatriz Herráez

Inaugurazioa: otsailaren 7an, ostirala, 20:00etan

artium.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko otsailaren 8(e)tik 2020(e)ko irailaren 20(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat eta igandetan: 11:00-21:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana