"Malkoak euripean", UBEren erakusketa

Gernika-Lumo 2020(e)ko otsailaren 7(e)tik 2020(e)ko martxoaren 4(e)ra
  • "Malkoak euripean", UBEren erakusketa

Arriskatu. Hitz hau nire buruan biraka ibili da etengabe testu hau idazteaz pentsatzen nuen bitartean eta hitz hori da azkenean esanahi berri bat aurkitzen duena UBEren obra zabala bistaratzen dugunean; izan ere, berehala ohartarazten gara arriskatze hori sortzea ere badela. Agerikoa da edozein hizkuntza berri zizelkatzen ikasten dugunean, batez ere, kasu honetan bezala, karga genetiko nabarmen batetik abiatzen garenean. Euskal kultura eta UBEren lana ezin dira inoiz bereizi guganatzen duen lan eskultorikoa ulertzeko eta geure jatorriaz, geure ekintzen ondorioez, maitasunaz eta gizarte honek urakan kontrolaezin bat bezala besarkatzen gaituela hausnartzera garamatzalako.

Berehala konturatzen gara, edozein artelanek eragiten digun kontenplazio atseginaren balioa gora-behera, kasu honetan semantikak erabat inbaditzen gaituela, eta, behingoz, esanahien kontenplazioa dastatzen dugu, ezagutzen ez genuen hizkuntza bat lehen aldiz uler genezakeen unea balitz bezala.

Obra honek antzinako osagai primarioa du, non artistak behartzen gaituen geure burua ispilu lau batean islatzera, trikimailurik gabe; bakarka zer garen deskubrituko dugu eta, batik bat, kolektibo eta gizarte gisa zer garen ere bai, nolakoak ginen eta zertan bihurtu garen kontuaraziz.

Bere lehenengo harrietan zulaketak eta loturak aurkituko ditugu, indarrez gidatzen gaituztenak hasierako mundu magiko batera, bere lanean zehar gerora argituko diren galderez beteta; bidaia iniziatiko hori beharrezko bagenu bezala ikasteko, ulertzeko eta iristeke dagoen edo iritsi den horren aurrean errebelatzea. Obra ari da pixkanaka kontzientzia bihurtzen, eta horregatik aldatu, eboluzionatu eta esploratzen ditu atal ezberdinak bere lengoaiaz. Une batez kolpera garamatza, eskulturara, ulerturik berau bolumen hutsa eta urratua dela; bestalde, eguneroko erreferentzietarantz hegan egiten du, erreferentzia objektualetarantz, eta beste batzuetan alfabetoen erabilerarantz, zuzeneko ulermena bilatu nahian objektuen eta formen artean eta errepikapenaren bidez mezua tatuatu nahi digutelarik, etengabe, ez ahazteko, axola digula onartzeko.

Azkenik, eta konturatu gabe, eskultura horiek argazki bihurtzen dira, gure inguruko benetako ispilu, eta bertan, batzuetan, artista bera barruan dago eszenaren barrualdera bidaiaraziz, gertatzen den guztiaren islada gisa; bat-batean errealitate horren behatzaile eta partaide bihurtzen gara eta harrigarria bada ere, geure errealitatea da. Baina orain, Jose Angel Uberuagak, UBEk, ez digu begiratzen uzten beste aldera. Hori da arriskua. Jakitea, geure errealitatea ezagutzea eta ez isiltzea.

Rafael Maestro
Torrevieja, 2020


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana