"Space Girls, Space Women"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko otsailaren 7(e)tik 2020(e)ko martxoaren 22(e)ra
  • "Space Girls, Space Women"

Aiete Kultur Etxeko erakusketa honetan, Parisko Sipa Press fotokazetaritza agentziak eta Europako Espazio Agentziak espazioari begiratzen dioten neskatila eta emakumeen argazkiak aurkezten dizkigute, munduko hainbat lekutatik.

Erakusketa hau bat dator denboran, otsailaren 11n, Emakumea eta Neska Zientzian Nazioarteko Egunarekin.

Emakumea eta Neska Zientzian Nazioarteko Eguna

Gaur egun, emakumeek eta neskatoek mota askotako oztopoak aurkitzen dituzte, batzuetan oso sotilak, zientzian duten presentzia zailtzen dituztenak. 2015ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11  Emakumea eta Neska Zientzian Nazioarteko Eguna izendatu zuen, emakumeek eta neskatoek zientzian parte-hartze eta aurrerapen handiagoa izan dezaten, lagunduko duten hezkuntza- eta sentsibilizazio-jarduera publikoak antolatzeko gonbidapena eginez.

Argazki erakusketa

Aieteko erakusketan ikus daitezkeen argazkietan, Sipa Press fotokazetaritza agentziak erreportari talde bati eskatu zion espazioaren zale sutsuak diren neskatilak eta gaur egun espazio abenturan sartuta dauden emakumeak erretratatzeko. Nairobitik Moskura, Bangaloretik Munichera, Atacamako basamortutik Izmirreko aldirietara, espazioaren erretratu femenino bat ikus dezakegu.

Argazki batzuetan 10 eta 18 urte bitarteko neskatoak daude, astronomo bihurtzea, suziriak diseinatzea edo Marten lurreratzen lehenak izatea amesten dutenak. Irudietan, Ameriketako Estatu Batuetako, Turkiako kanpamentu espazialetan eta Biscarrossen (Frantzia) bere kabuz egindako suziriak jaurtitzen ikus daitezke, besteak beste.

Kouroutik Bangaloreraino edo Txiletik Marokoko basamorturaino, emakumeek nazioarteko hainbat proiektutan lan egiten dute (Herschel eta Planck misioa, Rosetta, Nazioarteko Espazio Estazioa, Galileo, Ariane 5...). Astronautak, ingeniariak edo sateliteentzako proiektu-kudeatzaileak espazioari buruzko ikerketa zientifikoaren abangoardian daude. Jarraian, erakusketan aurki ditzakegun hainbat emakumeren istorioa deskribatzen da modu laburrean.

Toronton, Zainaben, 11 urteko ikasle batek Virgin Galacticekin espaziora bidaiatzeko txartela du jada. Ikasle belaunaldi berri bat XXI. mendeko abentura espazialaren erronketarako prestatzen ari da. Horien artean, Anita Vuya Kenyan edo Camille Dijoux Frantzian bezalako emakume gazteak espazioko ingeniaritzara bideratu dira.

Fatoumata Keberi argazkiak eta dokumentalak ikustean sortu zitzaion espazioarekiko  pasioa. 29 urte ditu orain, astronomiako doktoretzako ikaslea da Parisko Behatokian eta Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean. "Espazioko hondakinekin lan egiten dut. Espazioko hondakinak espazioko giza jardueraren hondarrak dira. Suziriak jaurtitzen ditugunean, haien piezak espazioan egoten dira, baita misioak amaitu dituzten satelite zaharrak ere. Gaur egun, hondakin espazialen kopuruak gora egin duenez, horiek desagerrarazteko moduak aurkitu behar ditugu".

Samantha Cristoforetti, Europako Espazio Agentziako  astronauta da. Bera ingeniari aeroespaziala da, baina baita pilotu militarra ere, eta bere gelako onena 2005ean. "Oso gaztea nintzenean, beti espaziora bidaiatu nahi izan nuen. Gainera, oso gustokoa nuen zientzia-fikzioa; lehen hezkuntzatik irakasle bikainak izan ditut; izarrez betetako zeru harrigarrien azpiko mendietan hazi nintzen; eta gero haurtzaroan izan nuen aukera bakarkako abenturei ekiteko, basoa esploratuz ".

T.K. Anuradhak eta Indiako GSAT komunikazio sateliteen programa zuzentzen du. Indiak garatutako radar bidezko lehen behaketa satelitearen jaurtiketa zuzendu zuen N. Valarmathi lankidearekin batera, teknologia espazialak oro har publikoaren eskura jartzeko konpromisoa duen belaunaldi baten parte da. "Uste dut 7 urte nituela lehen Apolo programa ilargian lurreratu zenean. Oso zirraragarria izan zen. Gainera, nire izenak "izar bat" esan nahi du. Horrez gain, haurtzaroan denbora asko pasatzen nuen konstelazioei begira, haiek identifikatzen. Modu horretan hasi zen loratzen espazioarekiko dudan grina ".

Erakusketa hau ikustean, burura datorkigu Valentina Terechkova, espaziora bakarkako bidaia egin duen lehen emakume kosmonauta. Europako espazio proiektua errealitate bat da duela berrogeita hamar urte baino gehiago, eta, hala ere, emakume gutxi dira oraindik karrera zientifikoetan.

2019ko urrian, Christina Koch eta Jessica Meir NASAko astronautak ikusi genituen Nazioarteko Espazio estazioaren kanpoaldean. Mende erdiko historian lehen aldia zen emakumeek gizonezkoen tripulazioko kiderik gabe espazio ibilaldi bat egiten zutela. Bere lana estazioko eguzki energia sareko pieza matxuratu bat konpontzea izan zen. Esplorazio estralurtarraren historiako mugarri hau, NASA lehen emakumea Ilargira bidaltzeko 2024an prestatzen ari den bitartean gertatzen da. Tripulatzaileekin sei hamarkada eta erdiko esplorazio espazialean, hamabost emakumek parte hartu dute beti gizonezkoek lagunduta, egindako 221 ibilaldi orbitaletan.

NAZIO BATUEN INFORMAZIOA

Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika sektoreetan generoen arteko aldeak bere horretan dirau aspaldidanik mundu osoan. Goi mailan emakumeen parte-hartzea izugarri handitu den arren, oraindik ere horiek ez daude behar bezala ordezkatuta alor horietan. Zientzia eta genero-berdintasuna ezinbestekoak dira 2030 Agendan jasotako Garapen Iraunkorreko Helburuak  lortzeko. Azken 15 urteetan, nazioarteko komunitateak ahalegin handia egin du emakumeek eta neskatilek zientzian duten parte-hartzea inspiratuz eta sustatuz.

Gaur egun, mundu osoko ikertzaileen ehuneko hogeita hamar baino gutxiago emakumeak dira. Emakumezko ikasleen matrikulazioa bereziki baxua da informazioaren eta komunikazioen teknologian (IKT), ehuneko hiruekin; natur zientzietan, matematikan eta estatistiketan, ehuneko bostekin; eta ingeniaritzan, manufakturan eta eraikuntzan, ehuneko zortzirekin.

Informazio gehiago:

Esteka honetan erakusketaren bideoa ikusgai:

http://www.spacewomen.org/


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko otsailaren 7(e)tik 2020(e)ko martxoaren 22(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik ostiralera: 16:00?20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Igandeetan:10:00-14:00
  • Lekua Aiete Kultur Etxea
    DK. Aiete pasealekua, 63
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Aiete Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana