Gazteentzako Gasteizko VI. Nanoipuin lehiaketa

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko otsailaren 10(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • Gazteentzako Gasteizko VI. Nanoipuin lehiaketa

Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak antolatutako egitarauaren barruan.

- OHARRA: lanak aurkezteko epea besterik iragarri arte luzatzen da. Hortaz, lehiaketa zabalik egoten jarraitzen du.

OINARRIAK

1. GAIA
Nanoipuinek “idatzi” aditza izan beharko dute. Horren adizki guztiak onartzen dira: idatziko, idaztean, idazten…

2. LANAK
Nanoipuinek gehienez ere 150 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Karaktere kopurua gaindituz gero, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko dira. Nanoipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta istorio bat kontatu edo iradoki beharko dute.

3. PARTE HARTZAILEAK
Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 12 urtetik 30era bitarteko gazteak. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu, hizkuntza edozein dela ere. Bi ipuin baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.

4. KATEGORIAK
• A kategoria: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak.
• B kategoria: DBHko 3. mailatik 18 urtera bitarteko gazteak.
• LABORAL Kutxa saria: 19 urtetik 30era bitarteko gazteak. Kategoria horietako bakoitza bitan banatzen da, hizkuntzaren arabera: euskaraz eta gaztelaniaz.

5.AURKEZPENA
Lanak www.vitoria-gasteiz.org/nanoipuinak helbideko formularioaren bitartez aurkeztu beharko dira. Formularioa epea irekita dagoen bitartean egongo da indarrean.

6. EPEA
2020ko otsailaren10etik martxoaren 19ra arte, biak barne.

7. EPAIMAHAIA
Udalaren Liburutegi Sareak izendatuko du. Haren erabakiak apelaezinak dira eta sariren bat eman gabe utzi ahalko du.

8. SARIAK
Honako sari hauek emango dira kategoria eta hizkuntza bakoitzean:
• 1. saria: diploma + tableta.
• 2. saria: diploma + 50 €-ko txartela liburu denda batean erosteko.

Parte-hartzaile bakoitzak sari bat bakarrik jaso ahalko du. Ipuin sarituak Udaleko web orrian argitaratuko dira, baita Udalaren Liburutegi Sareko Twitter kontuan ere: @VG_biblio

9. LANEN JABETZA
Egilearen jabetzapean geratuko dira lehiaketara aurkezten diren lanak, baina antolatzaileek horiek argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubidea izango dute, egilearen baimena eskatu gabe ere.

Lehiaketari buruzko kontsultak: redbibliotecas@vitoria-gasteiz.org


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2020(e)ko otsailaren 10(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz

  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana