Rodrigo Ballesteros 6tet

Bilbao 2020(e)ko Otsailak 14
  • Rodrigo Ballesteros 6tet

Bilbao Distrito Jazz 2020ren barruan.

Otsailaren 14an, Bertendona institutuak Rodrigo Ballesteros bateria jotzaile eta konposatzaile gaztearen emanaldia jasoko du. Jazzaren azken belaunaldiko errebelazioetako bat denak bere proiektu pertsonala aurkeztuko du, duela gutxi Rotterdamen (Herbehereak) master ikasketak egin zituenean sortutakoa. Proiektu horrekin Codarts University of the Arts izenekoak antolatutako Erasmus Jazz Prize lehiaketa irabaztea lortu du. Ballesteros seikote baten buru da, eta bertan Jorge Vistel arituko da tronpetan, Roberto Nieva saxo altuan, Daniel Juarez saxo tenorean, Iñigo Ruiz de Gordejuela pianoan eta Toño Miguel kontrabaxuan. Maila horretako musikariz inguratuta, oreka ezin hobea aurkitzen du inprobisazioan arakatzeko eta protagonismoa, kontzertuan zehar, taldekide bakoitzaren esku uzteko.

 Jorge Vistel: tronpeta
Dani Juárez: saxo tenorea
Roberto Nieva: saxo altua
Iñigo Ruíz de Gordejuela: pianoa
Rodrigo Ballesteros: bateria
Toño Miguel: kontrabaxua

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Otsailak 14
  • Ordutegia19:30
  • LekuaBertendona Institutoa
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana