"Eduardo Chillida: Portero del espacio", bisita gidatua + mahai-ingurua

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Otsailak 15
  • "Eduardo Chillida: Portero del espacio", bisita gidatua + mahai-ingurua

Ekintza hau otsailaren 9tik 15era Donostian izango den Korner, Kultura & Futbol Festibalaren hirugarren edizioaren egitarauaren barnean dago.

BISITA GIDATUA  CHILLIDA LEKUN + MAHAI-INGURUA

Chillidari buruzko solasaldia baino lehen, bertaratuek Chillida Lekun bisita gidatua egin ahal izango dute, museoko jatetxean eskainiko den kafe batekin amaituko dena.

 

EDUARDO CHILLIDA: PORTERO DEL ESPACIO

Luis Chillida, Fernando Golvano, Eusebio Leránoz

“Nik oso gogoan izan dut bizitza osoan futboletik ikasi dudana. Jendeak barre egiten du hori esaten dudanean, baina futbolean nik gero eskulturan erabili ditudan gauza asko ikasi nituen”. Hitz horiekin, Eduardo Chillidak argi utzi zuen bere artean garrantzi erabakigarria izan zuela 40ko hamarkadaren hasieran Realaren atezain gisa izandako esperientziak, lesio batek erretiratzera behartu zuen arte.

Luis Chillida Eduardo Chillida – Pilar Belzunce Fundazioaren lehendakaria, Fernando Golvano irakasle, kritikari eta arte komisarioak eta Eusebio Leránoz Realeko atezain ohi eta ondare eta kulturan adituak Chillidaren lanak futbolarekin duen loturari buruz eztabaidatuko dute.

Laguntzailea: Chillida Leku

 

korner.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana