"Hansel eta Gretel"

Azkoitia 2020(e)ko Otsailak 15
  • "Hansel eta Gretel"

Behin batean, norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagerrarazi zituen, eta jendeari ahaztu egin zitzaion jakiak nola prestatu. Harrezkero, inork ez du benetako janaririk jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak.

Juan Mari sukaldari ezaguna zen, eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik, ospea eta bezeroak galdu ditu. Eta bankuak jatetxea ixteko mehatxua ere egin dio.

Juan Mariren seme-alabek (Hansel eta Gretel) ez dute hori onartuko, eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago, ordea, bankura iristeko basoa zeharkatu behar da. Eta kondairak dioenez, han, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago. Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatzen.


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaBorobil Teatroa
  • Data 2020(e)ko Otsailak 15
  • Ordutegia18:00
  • LekuaBaztartxo Udal Antzokia
    Aingeru, z/g
    Azkoitia
  • Zenbatekoa6 €
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana