"Mari errauskin"

Galdakao 2020(e)ko Otsailak 15
  • "Mari errauskin"

GluGluk antzerkirako ipuin klasikoen moldaketetan aurrera pausoa eman nahi du. Oraingo honetan klasikoetan klasikoa den Mari Errauskin ekarriko dute oholtzara.

Norak urteurren eguna ospatzeko sekulako festa antolatu du. Nora eta bere lagunak primeran pasatzen ari dira festara Lys iritsi arte; gelako liderra eta neskato harroputza.

Lysek festako dena gaitzetsiko du: jana eta edana, dekorazioa eta Norak jasotako opari guztiak, zapata berriak bereziki. Inbidia baitu, berak ere halako zapatak nahi lituzkeelako izan.

Eskolako umeak Lysen gehiegikeriekin asper-asper eginda daude. Baina hartu dute erabakia: oraindik aurrera ez diote Lysi men egingo eta duet bere iruzkin maltzurrekin barre gehiagorik egingo.

Norak opari bezala jaso dituen zapatak ipuinera salto egiteko  bideetako bat izango dira, zapata horiek magikoak baitira.

Gauza berdina gertatuko da jolasean aritzeko erabiliko duten erratzarekin, Mari Errauskinen erratza bihurtuko baita.

Norak urtebetetze tartaren kandelak itzaltzean eskatutako desioa egia bihurtu da.

  • Egilea: Galder Perez. Zuzendaria: Maitane Zalduegi Viar.
  • Elenkoa: Itxaso Quintana, Andrea Covadonga, Sara Barroeta, Jon Casamayor, Ugaitz Alegria // Iñaki Maruri.
  • Ekoizpena: GLU GLU.
  • Iraupena: 59'
  • Adin gomendatua: 3-9 urte
galdakao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana