"Felices", Rut Briones eta Raquel Durán-en erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko otsailaren 21(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 3(e)ra
  • "Felices", Rut Briones eta Raquel Durán-en erakusketa

Felices ikus-entzunezko murgiltze-instalazioak jorratzen du zer eragin duen guregan zoriontsu izateko presio kulturalak, norbanakoarengan zein maila kolektiboan.

Sare sozialek aurpegi irribarretsuz bonbardatzen gaituzte; beren azken instanteko sendabide emozionalak iragartzen dituzte zoriontasunaren guruek; ikaragarri zoriontsu izateko zientifikoki frogatutako 25 ohituren zerrenda eguneratuak argitaratzen dituzte onlineko aldizkariek. Eta, hori guztia, mezu hau indartzeko: gure emozio positiboak maximizatzen saiatu beharko genuke, pertsona miragarri ororen behin betiko saria erdiesteko: zoriontasun etengabe eta itzulezina.

Zer gertatzen da, baina, itxaropenen mailara iristen ez garenean? Felices  lanak galdetzen du zer gertatzen den neurri existentzialeko zoriontasunarekiko obsesio horrek zuzenean ukitzen dituenean gizakiak berezko dituen kontraesanak.

Rut Brionesek eta Raquel Duránek bikote artistikoa dira 2014az geroztik. Ikus-entzunezko instalazioen esparruan egiten dute lan, batik bat, eta mugitzen den irudiaren lengoaia erabiltzen dute mendebaldeko gaur egungo gizarteari buruz hausnartzeko. Haien jardun artistikoak, gehienbat, aztertzen du zer eginkizun duen norbanakoak kolektibitatearen barruan, zer sinergia, paradoxa, truke eta inkongruentzia sortzen diren ezinbestean binomio horretatik.

Rut Briones Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen Central Saint Martins-en (Londres), ikus-entzunezko narratiban espezialitatean. Sorkuntzarako laguntzak eman dizkiote Bilbao Arte Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, besteak beste.

Raquel Durán Arte Ederretan lizentziatu zen, argazkigintzaren eta ikus-entzunezko bitartekoen espezialitatean. Eusko Jaurlaritzaren Ikusizko Arteen sorkuntza-beka jaso du, eta Euskarazko Lan Sozialik onenaren saria jaso zuen Bilboko Zinema Ikusezinaren Jaialdian, “Tolosaldeko burrunbak” bideoarekin.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko otsailaren 21(e)tik 2020(e)ko maiatzaren 3(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Montehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Montehermoso Kulturunea

Non

Euskadi, auzolana