"Femeninoa, generoez haratago"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Otsailak 21
  • "Femeninoa, generoez haratago"

Hitzaldi zikloa: "Psikoanalisitik egungo gaiei zuzendutako begirada”, San Telmo Museoaren laguntzarekin. Aurten 2. hitzaldia "Femeninoa, generoez haratago" izenburupean egingo da. Miquel Bassols, Barcelonan aritzen den psikoanalistak, emango du.

Hitzaldiaren argumentua "Genero ikasketak" deiturikoei buruz izango da, azken hamarkadetan gure gizarteetan sexu identitateen ugaritzea jorratzen ari direnak. Genero sexualaren esperientzia koordenatu kulturalen arabera definitzen da sozialki. Koordenatu horiek askotarikoak eta aldakorrak dira, eta maskulinotasunaren eta feminitatearen ardatzek ez dute agortzen sexualitatearen eremu konplexuari dagokionez irekitzen den aukera zabala.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2020(e)ko Otsailak 21
  • Ordutegia19:30
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoAN
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana