Hernaniko Inauteriak 2020

Hernani 2020(e)ko otsailaren 21(e)tik 2020(e)ko otsailaren 25(e)ra
  • Hernaniko Inauteriak 2020

Bost egunetan zehar, askotariko ekitaldiak izango dira herriko kaleetan. Ostiralean, Langile ikastolako ordezkariek emango diete hasiera Inauteriei Gudarien plazan, eta jarraian, eskolako haurrak herrian barrena ibiliko dira txarangak lagunduta. Arratsaldean, Gora kasete ikuskizunak dantzan jarriko ditu bertaratzen direnak, eta musikaz lasaiago gozatzeko aukera ere izango da Musika Bandaren Klasiko Kuttunak kontzertuan.

Larunbatean, azeri dantzarekin hasiko da eguna, eta haurrentzako poniak eta zezen txikiak izango dira Latsunbeberri auzoan. Erromeria eta buruhandi eta erraldoiak ere izango dira goizean barrena. Arratsaldez, Azken balea emanaldia eskainiko du Tomaxen abenturak taldeak Milagrosan, eta ondoren, Djarekin hitzordua izango da Atsegindegin. Dantza festan parte hartzeko izena eman duten gaztetxoak dantzan eta kantuan jarriko ditu Iñigo Djak. Incasables txarangarekin amaituko da eguneko jarduna.

Igande goizean Ttarla dantza taldearen eta Inmaculada ikastetxearen konpartsen txanda izango da, eta Urbieta kalean ekingo diote ibilbideari. Arratsaldean, aldiz, Demode Quartet taldeak kontzertua eskainiko du Ezkiaga pasealekuan. Euria eginez gero, Biteri kultur etxean izango da emanaldia.

Gaztetxoek ere azeri dantzan parte hartzeko aukera izango dute astelehenean, eta txikienentzat, berriz, poniak eta zezen txikiak, haur jolasak eta puzgarriak izango dira goiz eta arratsaldez. Amaitzeko, asteartean, sardina ehortziko da eta jaiei amaiera emango zaie.

hernani.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2020(e)ko otsailaren 21(e)tik 2020(e)ko otsailaren 25(e)ra
  • LekuaHernani

Non

Euskadi, auzolana