L´Larraskito Kluba: Nigredo Ensemble + Victor Baladoch + Emaztegaiak + Garazi Navas + Migu

Bilbao 2020(e)ko Otsailak 22
  • L´Larraskito Kluba: Nigredo Ensemble + Victor Baladoch + Emaztegaiak + Garazi Navas + Migu
    Irudia: Carlos Valverde

Otsailaren 22an, larunbatez, NIGREDO ENSEMBLEren zuzeneko debuta aurkeztuko dugu Larraskiton. Jose Angel Babianoren (pianoa, konposizioa) proiektu berria da hau, honako musikarien laguntzaz: Jonathan Quiñones (bonbardinoa), Mario Martinez (klarinetea), Garazi Navas (akordeoia) eta Pau Torres (saxofoiak). Ganbera-musika talde bat izanik, black eta death metal taldeen berrirakurketak egiten dituzte; besteak beste Morbid Angel, Mayhem, Immortal, Celtic Frost, Dissection, Burzum eta Portalenak.

Gainera, soinu-ekipo oktofonikoa erabiliz, beste hauek ere aurkeztuko ditugu: Victor Baladoch bartzelonarraren drone iradokitzaileak, Claudia Rebeca Lorenzoren trap deseraikia, Kike Kaos eta Miguel A. Garciaren proiektu berria den Emaztegaiaken power electronicsa, eta Miguel A. Garcia beraren esperimentu batzuk, bere elektronika beste musikari batzuekin nahastuz, besteak beste Daniel Aguirrezabalaga (perkusioa), Luis Andre (tronpeta), Txemi Artigas (baxua), Esti Ibarra (ahotsa), Garazi Navas (akordeoia), Pau Torres (saxoak), Mario Martinez (klarinetea), Izarne Oiarzabal (klakea) eta Matias Riquelmerekin (txeloa), eta baita beste batzuekin ere...

______________________________________________________

NIGREDO ENSEMBLE
ganbera-musika,
MAYHEM, PORTAL, IMMORTAL, CELTIC FROST, BURZUM, MORBID ANGEL eta beste batzuen bertsioak joz
+
VICTOR BALADOCH
+
CLAUDIA REBECA LORENZO
+
EMAZTEGAIAK
+
GARAZI NAVAS
+
MIGUEL A. GARCÍA

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Otsailak 22
  • Ordutegia20:00
  • LekuaLarraskito Kluba (Errekalde-larraskitu errepidea 33, 4 c)
    Bilbao
  • Zenbatekoa8 €
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana