Zinema zure pasioa da? Euskal Zinemaren Asteak Euskadiko profesionalek ekoiztu edo zuzendutako lan zinematografiko onenez gozatzeko aukera ematen dizu.
Filma ikusi ostean, aretoan dagoen publikoak ere film luze eta labur onenei botoa emateko aukera du. Sariak klausura galan emango dira ezagutzera. Saio horretan, era berean, antolakuntzak ‘Gutako bat’ saria emango dio zazpigarren arteko Arabako figura nabarmen bati.
EGITARAUA
COVID19 protokoloa
Sarrera-Txartelen salmenta
Ziklo osorako abonuak 2021ko otsailaren 15tik aurrera izango dira salgai eta Kordoi Etxean (Aiztogile 24, beheko solairua) edo webgune honetan bertan eros daitezke.
Saio bakoitzerako sarrera-txartelak otsailaren 1tik aurrera salgai Kordoi Etxean (Vital Fundazioaren egoitza) astelehenetik ostegunera 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era; ostiralak 08:30etik 14:00etara, Vital Fundazioa Aretoan bertan, emanaldia hasi baino ordu bete lehengotik aurrera edo webgune honetan bertan.