"Salestarrak", Marta Contin-en argazki-erakusketa

Zarautz 2020(e)ko otsailaren 25(e)tik 2020(e)ko uztailaren 12(e)ra
  • "Salestarrak", Marta Contin-en argazki-erakusketa
    Argazkia: Marta Contin

Zarauzko Photomuseumek Marta Contin argazkilari donostiarraren "Salestarrak" erakusketa aurkeztu du aldi baterako erakusketei eskainitako aretoan.

Iruñeko Salesetarren komentu zaharra da erakusketaren gai nagusia. Martaren begiradaren bidez, historiaz eta txoko magikoz betetatako Iruñeko alde zaharreko eraikin enblematiko horrek gordetzen zituen sekretu guztiak azalera ateratzen dira.

Bere irudiei esker, klausurako mojen komunitate hau bizi izan zen lekuaren testigantza dugu, hau da, Mariaren Bisitazioaren komentuarena. Bertan, sortu zenetik 1905etik, 2003ra arte bizi izan ziren. Urte horretan, salestar mojek komentua saldu zioten Mankomunitateari eta Gasteizera joan ziren.

Egun, eraikina zaharberri-tzeko eta egokitzeko proiektua gauzatzen ari da, Iruñerriko Mankomunitatearen etorkizuneko egoitza hartuko du eta. 

Beraz, irudi horien balio historiko-dokumentala nabarmentzen dugu, bai eta haien balio estetiko eta artistikoa ere. Egileak maisuki bereganatzea lortu du eraikina osatzen duten espazioen esentzia, horma higatuak, altzari zaharrak, leiho eta ate zarratuak... denboran garraiatzen gaituzte, eta mojen antzinako etxea irudikatzera garama-tzate, orain bakartia eta abandonatua.

Martak ikusleengan espazio hutsekiko edo biztanlerik gabekoekiko jakin-mina piztu nahi du bere irudiekin. Bere lanen artean, ez da ohikoa pertsonen irudiak agertzea. Paisaiak, ordea, liluratu egiten du, eta bere estilo fotografikoari dagokionez, hirien eta haien inguruen edertasunik eza interesatzen zaio. Normalean, kontsumituta diruditen espazioek erakartzen dute, hau da denboraren joana eta gizakiek egiten duten kolonizazio sistematikoa agerikoa lekuek. Hori proiektu honetan argi ikusten da, izan ere argiaren eta kolorearen bidez, ikuslea gatibu hartzea, sorgintzea eta sugestionatzea lortzen baitu Martak.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko otsailaren 25(e)tik 2020(e)ko uztailaren 12(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera: 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.
  • Lekua Photomuseum
    San Ignacio, 11
    Zarautz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Photomuseum

Non

Euskadi, auzolana