"Deabrua ote. Bruegeldarren mundua"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko otsailaren 29(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • "Deabrua ote. Bruegeldarren mundua"

Komisarioak: María Bolaños

Tentazioa, bekatua eta deabrua. Hiruren artean, pintore flandestarrek eta, bereziki, Brueghel bezalako maisuek, energia adierazkor, laztasun eta mugarik gabeko irudimenarekin zutik jarri zuten unibertso artistikoaren "hari gorria" osatzen dute.  Hori gaur egun Antoine Roegiers artista belgikarrak suspertzen du XVI. eta XXI. mendeen arteko ispilu joko batean.

Izan ere, pintore flandriar eta alemaniarrek — Bosch edo Bruegeldarren dinastia — aztertu zuten gai hau adierazmen, ausardia eta energia espresibo handienarekin, eta genero artistiko bihurtu zuten. Eta gutxi iraun bazuen ere (mende bat baino gehixeago), hain distiratsua izan zen oraindik ere haien irudiak harrigarriak, enigmatikoak eta eskuraezinak izan arren, modernotasun liluragarri bat eskaintzen digutela.

Bruegelen mundua ez da existitzen, ez da inoiz benetakoa izan. Gaur egun mundu “birtuala” dela esango genuke. Bada, bostehun urte geroago, Antoine Roegiersek (Braine-l’Alleud, Belgika, 1980) aztertuko du dimentsio “birtual” hori. Parisko École des Beaux-Arts-en trebatutako artista da belgikarra, teknika digitalak sortzaileen zerbitzura jartzen dituen bitarteko berriekin, “baina Louvre aurrean duela”. Flandriako pintoreen askatasun eta modernitateak bereziki liluratua, Roegiersen lanak sakontzen du, bere jatorri belgiarrari leial, Bosch eta Bruegel bere maisu handiak dituen Herbehereetako tradizio piktoriko horretan, gaur egun arte Magritte, Broodthaers edo Jean Fabre bezalako egile ospetsuekin jarraitzen duena.

Roegiersek Bruegel maisuaren aurkikuntza bisualik handiena esploratzea du helburu: ekintzaren aldiberekotasuna. Bere estanpetan, dena aldi berean gertatzen da: minigertakarien sinkronia, mikrorrelatoen ugaritasuna, paisaia betetzen duten eszenen patchwork-a, sakontasun handia ematen diona, eta lehen, bigarren, hirugarren eta azken terminoetan kokatzen dena — bederatzi plano gainjarriraino —, “hostopil bat balitz bezala”. Roegiersek sakontasun hori berrasmatzen du, grabatuak itxurazko ilusioz baino ematen ez duen hirugarren dimentsio hori, estanparen bi dimentsioko azalera zulatuz.

Valladolideko Eskultura Museo Nazionalak, San Telmo Museoak eta Asturiaseko Arte Ederren Museoak antolatutako erakusketa.

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko otsailaren 29(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa6 €
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana