"El funeral"

Leioa 2020(e)ko Otsailak 29
  • "El funeral"

Musikari buhameen talde batek publikoa gonbidatzen du beren aitona Dimitriren hiletara; trama sinplea da, baina egoera sinesgaitzez beteriko nahaspila bihurtuko da. Pertsonaia txundigarriei, musika-birtuosismoari eta publikoarekiko elkarrekintzari esker, hileta hau festa ahaztezin bilakatuko da.

Musika eta antzerkia uztartzen dituen emanaldi paregabe eta originala da, publiko guztiei zuzendua; bertan, dibertsioak eta ikuskizunak bat egingo dute, sorpresaz eta umorez beteriko tarte ahaztezina igaro dezagun. Denboraldi bat egin du Madrilgo Gran Vían: jaialdi oso garrantzitsuetan izan da (Edinburgo, Aurillac, Habana, Kiev, Boliviako Nazioarteko Antzerki Jaialdia, Mexikoko Festival de la Vida y Muerte jaialdia), eta bira nazional eta nazioarteko ugari egin ditu.

Aragoiko Teatro Che y Moche konpainiak 22 urte bete ditu. Ibilbide horretan, diziplina anitzeko ikuskizunak egin ditu, ikusleengandik gertukoak, eta bere zigilu propioa sortu du erritmoari, umoreari eta kontatzeko moduari dagokienez.

  • ZUZENDARITZA: Joaquín Murillo.
  • ANTZEZLEAK: Tereza Polyvka, Kike Lera / David Ardid, Joaquín Murillo, Fran Gazol/ David Sánchez.
  • ARGI DISEINUA: Tatoño.
  • JANTZI DISEINUA ETA ESZENOGRAFIA: Producciones Che y Moche.
  • DISEINU GRAFIKOA: Cristina Castel, Daniel Viñuales (Publicomp).
  • IKUSLEA: Denontzat.
  • IRAUPENA: 105'.

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTeatro Che y Moche
  • Data 2020(e)ko Otsailak 29
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Kultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Kultur Leioa

Non

Euskadi, auzolana