"Full house"

Eibar 2020(e)ko Otsailak 29
  • "Full house"

Antzezlana Eibarko 43. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barnean dago.

--

Full House fabula modernoak hiriko bizikidetza, desberdintasuna eta aurreiritziak gainditzeko modua lantzen ditu.

Testurik gabe, antzerki fisikoaz eta zuzeneko musikaz, ikuskizunak aterik ate bizi diren Koala, Dog eta Horse auzokoen istorioa azaltzen du.  Koala munduaz maiteminduta dago. Dog bakarti bat da, musika klasikoaren zale amorratua. Horse indartsua beti egoten da lau platera aldi berean prestatzen. Hain daude lanpeturik beren buruarekin eta eguneroko gorabeherekin, non ez baitira ohartzen besteak alboan bizi direla. Egun batez, Tiger komunitatera iritsi, eta festa baterako gonbita egingo die gainerako maizterrei. Hortik aurrera, dena aldatzen hasiko da.

Eléctrico 28 kolektiboa Austriako eta Kataluniako artistek eratzen dute; arte eszenikoetakoak dira, eta ezagutza desberdinak dituzte: clown-a, antzerki fisikoa, arte urbanoa eta dantza. Sei urte daramatzate esku-hartze urbanoak eta site-specific proiektuak egiten, umorez eta amodioz. Hona hemen haien proiektu nagusiak: Entre Tazas eta Momentos Estelares de la Humanidad (Tàrregan eta beste herrialde batzuetan egina, besteak beste, Austrian, Italian, Norvegian eta Alemanian).

Fitxa artistikoa:

  • Antzezleak: Alina Stockinger, Sergi Estebanell, Jordi Solé, David Franch
  • Soinu-banda eta zuzeneko soinua: Siruan Darbandi
  • Jantziak: Resanita & Eléctrico 28
  • Eszenografia eta osagarriak: Resanita & Dageko.Gmbh
  • Maskaren eraikuntza: Ivana Kovalcik
  • Jatorrizko ideia: Dahir (Georg eta Dagmar Kotzmuth) & Ana Redi-Milatovic
  • Web orriaren diseinua: Katrina Günther
  • Fotografia: Nikola Milatovic

Publiko ororentzat

50'

Eibarko Udala

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaEléctrico 28
  • Data 2020(e)ko Otsailak 29
  • Ordutegia18:00
  • LekuaUntzaga Plaza
    Eibar
  • Zenbatekoa5 €
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana