Howdy

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Otsailak 29
  • Howdy

Folk eta herri musika zaleak izanik, bereziki bluegrass estiloan oinarritzen den Howdy taldea osatzen dute Jonek, Julenek, Gorkak, Jose Marik eta Urbilek. Beraien sormeneko doinu eta abestiekin osatzen dute batez ere errepertorioa eta 40. hamarkadan Bill Monroek sortutako musika estilo hau dute zutabe nagusi, baina Old Time eta keltiar kutsuko zenbait doinu ere tartekatzen dituzte. Bluegrass musikaren ezaugarri nagusietako bat, doinu eta ahots armonia berezien eta erritmo bizi eta indartsuen arteko bategitean dago. Bereizgarri dira ere mikrofono bakar baten inguruan sortzen diren etengabeko mugimenduetan, musika tresna ezberdinen artean sortzen diren elkarrizketa sutsu eta amaigabeak.

Howdy 2012. urte hasieran sortu zen. Lehenbiziko urteak musikari ezberdinekin jotzeko eta herri musikaren ezagutzan murgiltzeko baliatu zuten. Taldekide ezberdinen joan etorriarekin batera, taldearen oinarria, nortasuna eta estiloa finkatuz joan zen pixkanaka. Gaur egun Howdy ondorengo musikari hauek osatzen dute: Jon Arzelus kontrabaxua, Urbil Artola dobro, Jose Mari Pulido banjo, Julen Maestro soinu txikia (trikitixa) eta Gorka Arranz gitarra eta ahots nagusia.

Azpimarragarriak izan diren azken urteetako emanaldien artean: Jazzaldia 2016 (Donostia), VI Musikagela Weekend, Donostiako Aste Nagusia 2016 eta 2017, Getxo Rustyc Fest 2016, 2017 eta 2018, Usopop jaialdia 2017, Nofugrass Bluegrass Fest 2017 eta 2018, Al Ras Bluegrass & Old Time Festival 2017, Andoain Rock Jaialdia 2018, 2018ko Entzun Adarra sarietan hirugarren saria, Bigarren saria Autrigalia Fest 2019.

2019an beraien lehenbiziko diskaren autoekoizpenean murgiltzen dira burubelarri. Horrela, azken urteetan sortu eta moldatu dituzten 12 abesti eta doinu grabatzen dituzte apirilean Oiartzungo Lezoti Estudioan eta diska 2020ko urtarrilean argitaratzen dute. Lehenengo lan honetarako Jon Antonen partadeidetza dute ahotsetan “Fire’s Waltz” abestian, baita Jon Gurrutxagaren laguntza ere ahots nagusian “Bidean Zehar” abestian.

Kutxa Kultur

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana