"Asmatzaileak Aurkitzen"

Pamplona/Iruña 2020(e)ko martxoaren 1(e)tik 2020(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • "Asmatzaileak Aurkitzen"

Asmatzaileak Aurkitzen erakusketa Superemakumeak, Superasmatzaileak heziketa- eta sormen-proiektuaren laburpena da. Proiektu horren helburua, hain zuzen, emakume zientzialari klasiko eta garaikideen lana ezagutaraztea da, egin zituzten asmakizunekin beren bizitza aldatu eta gure munduan iraultza ekarri baitzuten.

Akuarelaz egindako erretratuak daude erakusketan, eta haiekin batera superasmatzailearen biografia labur bat eta bere asmakizuna irudikatzen duen irudi bat daude. Paraleloki, asmatze-patenteen marrazki originalak dituzten panel batzuk diseinatu dira, eta haietan asmatzaile hauen eta historiako beste batzuen asmakizun askoz ere gehiago aurkituko dituzue.

Sandra Uveren erakusketa oinarri hartuta, modu esperientzialean ezagutuko ditugu emakume horiek eta beren asmakizunak, eta bai izan zituzten zailtasunak ere.

Mugak

Mankomunitateak eskualdeko talde batzuen esku autobus zerbitzua jartzen du (bat urte natural bakoitzeko), hitzartzen den tokian taldea hartzeko.

 
mcp.es

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko martxoaren 1(e)tik 2020(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • LekuaDepósitos de Mendillorri
    Pamplona/Iruña

Non

Euskadi, auzolana