DJ ikastaroa 18-35 urte bitarteko gazteentzat

Bilbao 2020(e)ko martxoaren 3(e)tik 2020(e)ko martxoaren 24(e)ra
  • DJ ikastaroa 18-35 urte bitarteko gazteentzat

BILBOKO UDALAK ABIAN JARRI DU FORMAZIO IKASTARO BAT DJ MODUAN HASI NAHI DUTEN 18 ETA 35 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAT

  • Interesdunek otsailaren 23a baino lehenago eman beharko dute izena web orri honen bitartez: bilborock.typeform.com/to/rndSJ8.
  • Formazioa emango dutenak, berriz, Borja Serra (DJ Mimoloco) eta Lorea Argarate (Las Tea Party DJetako kide ohia) izango dira, eta kalitate handiko ekipoak baliatuko dira.
  • Ikastaroa Bilborocken egingo da, 2020ko martxoaren 3an, 10ean, 17an eta 24an, 18:00etatik 20:00etara.

Bilboko Udalak epea ireki du DJ moduan hasteko ikastaroan parte hartu nahi dutenentzat. Ikastaroa gazteentzat da: Bilbon bizi behar dute, eta 18 eta 35 urte bitartean izan behar dute, eta ez dute jakin behar ezertxo ere DJ teknikez, edo oso oinarrizko gauzak baino ez; eta, jakina, musikaren arlo horretan hasteko gogoa izan behar dute.

Formazio hori jaso ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea web orri honetan, otsailaren 23a baino lehenbilborock.typeform.com/to/rndSJ8 Ikastaroa egiteko 20 euro ordaindu beharko dira, eta 12 parte hartzailerentzako lekua izango da: izena eman ahalako hurrenkeraz hautatuko dira.

DJ izateko hastapenen ikastaro hau 8 ordukoa izango da: 4 saio izango ditu, 2 ordukoa bakoitza. Eskolak 2020ko martxoaren 3an, 10ean, 17an eta 24an emango dira, 18:00etatik 20:00etara, Bilborocken.

Formazioa profesional hauen eskutik izango da: Borja Serra (DJ Mimoloco) eta Lorea Argarate (Las Tea Party DJs-etako kide ohia). Oso kalitate handiko ekipoak erabiliko dira, Bilborocken.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2020(e)ko martxoaren 3(e)tik 2020(e)ko martxoaren 24(e)ra
  • OrdutegiaMartxoak 3, 10, 17 eta 24: 18:00-20:00
  • Lekua Bilborock
    Muelle de la Merced, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa20 € (aurretik izena eman behar da)
  • Web Bilborock

Non

Euskadi, auzolana