Noites de Fado 2020

Bilbao 2020(e)ko martxoaren 4(e)tik 2020(e)ko apirilaren 22(e)ra
  • Noites de Fado 2020

 “Noites de Fado” zikloak BBK Salako oholtza Lisboako La Alfama auzunearen estanpa klasiko bihurtuko du 5 egunez. Aurten bederatzigarren edizioa beteko du jaialdiak, eta Bizkaiko ikus-entzuleei fadoa eskainiko die, askotariko estilo eta alderdietan, Portugalen ibilbide luzea egindako artista eta figura indartsuen parte-hartzearekin.

Ziklo honetan bost kontzertu izango dira: Marco Rodrigues (martxoaren 4an), Pedro Moutinho (martxoaren 25ean), Maria Emilia (apirilaren 1ean), Ana Moura (apirilaren 22an) eta Camané & Mario Laginha (maiatzaren 6an).

Horrela, datorren asteazkenean, martxoaren 4an, Marco Rodriguesekin hasiko da zikloa, 2006an bere lehen diskoa argitaratu zuenetik Lisboako fadoa ezohiko eta erabateko pasio bihurtu duen musikariarekin. Fado tradizionala jotzen duen gitarra-hirukote bat (gitarra portugaldarra, fado gitarra eta baxu akustikoa) izango du eszenatokian lagun, eta bere gitarrarekin batera, fado-etxe bateko giroa sortuko
dute, horri bere ikuspegi propioa eta interpretazio originala gehituz.


Martxoaren 25ean Pedro Moutinhok bisitatuko gaitu, ziur aski portugaldar fado garaikidearen lehen familian jaioa, bere anaiak Camané eta Hélder Moutinho baitira. Pedrok bere leku propioa du fado eszenan. Genero horretan dagoen ahots gazte bereizgarrienetako bat da, Amália Rodrigues saria irabazitakoa, karrera nahikoarekin, estudioko hiru albumekin eta bere erara bere bidea irekitzen ari dela erakutsiz.

Hurrengo hitzordua Portugalgo musika nostalgikoarekin apirilaren 1ean izango da Maria Emilia brasildarrarekin; bere aitarekin batera etorri zen Portugalera Lisboako fado-etxerik adierazgarrienetan aritzeko, As Urbanas proiektuaren parte gisa. Gaur egun, Lisboako fado etxe ospetsuenean entzun dezakegu, Clube de Fado delakoan, Alfama auzoan.


Apirilaren 22an Ana Moura etorriko da, tradizioan zehar askatasunez paseatzen den ahotsa, pop musikarekin dotore flirteatzeari utzi barik, Lisboako abestiaren ekintza-eremua oso modu pertsonalean zabaldu duelarik. 300.000 disko baino gehiago salduta, dozena bat sari baino gehiago ditu, eta horien artean Urrezko bi Globo, bi Amália sari, Songlines Music Award-etarako izendapena Artistarik Onenaren kategorian, eta musika-ikonoekin (Prince, The Rolling Stones, Caetano Veloso, Gilberto Gil edo Herbie Hancock-ekin) behin baino gehiagotan jardundakoa da.


Noites de Fado 2020 maiatzaren 6an amaituko da Camané & Mario Laginharekin. “Aqui está-se sossegado” proiektu berri bat da, ahots bati eta pianoari distira gehiago emateko pentsatua, eszenatoki bat bete zuten lehen alditik konplizeak zirela ohartu baitziren. Proiektu hau osatzen duten kontzertuen diseinuak fadista tradizionaleko kanonetik eta Camanéren errepertoriotik ateratako hogeiren bat abesti izango ditu, baita Mario Laginhak konposatutako kantu berriak ere; Alvaro de Camposen "Ai Margarida" poemarako musika ere berak konposatu zuen, Camanéren azken diskoetako batean agertzen dena.


Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira. % 15eko deskontua izango da Kutxabank txartelekin eta 5 kontzertuetarako bonoa 92 euroko prezioan. Banako sarrerak 20 eta 25 euro artean kostako dira.

BBK Aretoa

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko martxoaren 4(e)tik 2020(e)ko apirilaren 22(e)ra
  • Ordutegia20:00
  • Lekua BBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
  • Zenbatekoa20/25 € (5 kontzertu: 92 €)
  • Web BBK Aretoa

Non

Euskadi, auzolana