Lucio Urtubiari buruzko ekitaldiak

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko martxoaren 5(e)tik 2020(e)ko azaroaren 10(e)ra
  • Lucio Urtubiari buruzko ekitaldiak

Martxoaren 10ean, Lucio Urtubia: bizitza borrokan binetaz bineta erakusketa inauguratuko da Intxaurrondo Kultur Etxean. Erakusketaren komisarioek (Kike Infame eta Jose Carlos Torre) zabalduko dute arratsaldeko 18:30ean.

Aipatu erakusketa Lucio Urtubia anarkista nafarraren biografian oinarritutako Gerezi garaia nobela grafikoaren sorkuntza prozesuari buruzkoa da. Irudiak Belatz ilustratzaile eta gidoilariarenak dira

Gerezi garaiari buruz hitz egingo dute ondoren Igor Leturiak euskaraz bi hilabetez behin gidatzen duen solasaldian. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta Belatz autoreak ere parte hartuko du.

Erakusketa martxoaren 26ra arte bisitatu daiteke. Egun horretan bertan, Lucio dokumentala proiektatuko da arratsaldeko 19:00etan eta filmari buruz solasteko aukera egongo da. Jose Mari Goenaga zuzendaria eta Xabier Berzosa ekoizlea egongo dira bertan, Jon Garañok gidatutako ekitaldian.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana