"Bakarrik dago inork behatzen dion hori "

Pamplona/Iruña 2020(e)ko martxoaren 6(e)tik 2020(e)ko irailaren 6(e)ra
  • "Bakarrik dago inork behatzen dion hori "

Bakarrik dago inork behatzen dion hori erakusketa. Re-visones/BEGIRADA BERRIAK IRUÑEKO UDALAREN ARTE GARAIKIDEKO BILDUMARI proiektua. Komisarioak: Luisa Fernanda Lindo eta Sergio Jair Méndez. Ziudadelako Arma Aretoa.

Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako hogeita hamar artelanez osatutako erakusketa –eskulturak, argazkiak, pinturak, instalazioak, bideoak eta obra mistoak– gizabidearen galeraren kausa eta ondorio diren arazo koiunturalen inguruko hausnarketa iradokitzen duten hiru ataletan banatu da: gorputza eta lurraldea; generoa eta identitatea, eta bizimodu posmodernoaren paisaiak, haren ondoriozko endekatzearekin batera.

ARTISTAK: Helena Almeida, Elssie Ansareo, Carmen Anzano, Patxi Araujo, Ignacio Ardanaz, Elizabeth Aro, Ariane Artika, Amaia Gracia Azqueta, Miriam Bäckström, José Manuel Ballester, Rosa Brun, José Javier Caballero Orio, Joan Cortés, June Crespo, José Pedro Croft, Florentino Díaz, Miren Doiz, Ana Fernández, Joan Fontcuberta, Ignacio Llamas, Teresa Moro, Javier Muro, Alberto Odériz, Carlos Pascual, Álvaro Matxinbarrena, David Rodríguez Caballero, Curro Ulzurrun, Eulalia Valldosera eta Mariana Vassileva.

 

 

 

 

 

 

1. MAHAIA
MARTXOAK 7, LARUNBATA. 12:00
Gorputza, lurraldea eta deshumanizazioa
Ana Longoni + Luisa Fernanda Lindo + Sergio Jair Méndez. Gorputza konkistarako gune gisa hartuta, hainbat hausnarketa mahaigaineratuko dira, arlo politikotik mass medietaraino eta haiek kontrolatzeko makineriaraino.

Ana Longoni (La Plata, 1967). Ikertzailea eta idazlea, Latinoamerikako artearen eta politikaren arteko artikulazioan aditua. Letretan lizentziaduna eta Arteetan doktorea, Buenos Aireseko Unibertsitatean. Gaur egun Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionaleko Harreman Publikoetako eta Ikasketa Zentroko zuzendaria da.

Luisa Fernanda Lindo (Lima, 1979). Komisarioa eta idazlea. Migrazio-fenomenoetan eta ingurumen-arazoetan interesatua. Letretan lizentziaduna Buenos Aireseko Unibertsitatean, eta Komisariotza Ikasketetan masterduna, Nafarroako Unibertsitatean.

Sergio Jair Méndez (Tlaxcala, 1985). Eszena-zuzendaria. Komunitate jakin batzuekin, herrigabeekin eta indarkeriarekin lotutako proiektuak garatzen ditu Mexikon. Antzerki Etxean lizentziaduna eta Komisariotza Ikasketetan masterduna, Nafarroako Unibertsitatean.

2. MAHAIA
APIRILAK 4, LARUNBATA. 12:00
Gorputzaren politikak
Maite Garbayo + Mari Luz Esteban
Moderatzailea: Arantza Santesteban
Gorputzaren politikei eta gorputz politikoari buruzko hausnarketa egiteko gonbita egiten du mahai honek, gizarte-borroken bidezko eraldaketak azpimarratuta.

Maite Garbayo (Iruña, 1980). Ikertzailea eta idazlea, teoria feministen eta arte garaikidearen arteko artikulazioan aditua, arreta berezia jarrita gorputzarengan eta performatibotasunarengan. Artearen Historian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean eta Artearen Historian masterduna Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan.
Mari Luz Esteban (Burgos, 1959). Antropologoa eta idazlea. Haren ikerketa antropologia feministaren eta gorputzaren, osasunaren eta emozioen antropologiaren arteko elkargunean kokatzen da. Medikuntzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta doktorea Antropologian, Bartzelonako Unibertsitatean.
Arantza Santesteban (Iruñea, 1979). Historialaria, zinemagilea eta ikertzailea. Gatazka politiko garaikideei, feminismoari eta zinema irudikapenari buruzko hainbat ikerketa garatu ditu. Historian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Sormenezko Dokumentaletan diplomaduna Francesca Bonemaison zentroan.

3. MAHAIA
EKAINAK 13, LARUNBATA. 12:00
Ikusten dena eta ikusten ez dena: generoa eta identitatea
Aimar Arriola + Tamara Díaz Bringas
Moderatzailea: Celia Martin Larumbe
Mahai honek gogoeta egiten du emakumeek eta LGTBIQ kolektiboetako kideek artean zein espazio publikoan aktibismoaren eta performancearen bidez duten parte-hartze eskas baino eskasagoaren inguruan.

Aimar Arriola (Euskal Autonomia Erkidegoa, 1976). Komisarioa, ikertzailea eta editorea. Equipo re taldeko kide da. Harekin batera Anarchivo sida proiektua garatu zuen. MACBAko (Bartzelona) Ikasketa Independenteen Programan eta Konstfackeko (Estokholm) CuratorLab-en graduduna, Kultura Bisualetan doktorea da Goldsmithsen.

Tamara Díaz Bringas (La Habana, 1973). Ikertzaile eta komisario independentea. Artearen Historian lizentziaduna La Habanako Unibertsitatean (Kuba) eta MACBAko (Bartzelona) Ikasketa Independenteen Programan graduduna.

Celia Martin Larumbe (Iruña, 1969). Artearen historialaria, komisarioa eta kritiko independentea. Argazkigintzaren historian eta argazki-artxiboetan aditua, “Genero-ikuspegia Nafarroako kulturan” laborategiko kide da. Geografia eta Historian lizentziaduna eta Historian doktorea, Nafarroako Unibertsitatean.
PROIEKZIOAK

KOYAANISQATSI (APIRILAK 11, LARUNBATA. 18:00)

Koyaanisqatsi (1982). Zuzendaria: Godfrey Reggio. Iraupena: 1 h 27 min. Dokumental honekin hasten da Qatsi trilogia, eta ezagutzera ematen du nola gizateria naturarengandik aldenduta hazi den. Hala, bi munduren arteko talka islatzen du: batetik, gizateria gizarte modernoan, teknologiaz, zientziaz, eta kontsumismoz beteta, bestetik, natura eta Lurraren ingurumena.

POWAQQATSI (MAIATZAK 16, LARUNBATA. 18:00)

Powaqqatsi (1988). Zuzendaria: Godfrey Reggio. Iraupena: 1 or. 40 min. Qatsi trilogiako bigarren dokumental honek aintzinako kulturen eta mundu industrialaren arteko elkargunea arakatzen du, txirotutako herrialdeetan bizi eta lan egiten duten lagunen eguneroko bizitza kontatuta. Brasilgo urre-meategi erraldoi bateko zein Nepalgo tenplu bateko bizitza barne hartzen ditu filmak. Iturria: Filmaffinity

NAQOYQATSI (EKAINAK 6, LARUNBATA. 18:00)

Naqoyqatsi (2002). Zuzendaria: Godfrey Reggio. Iraupena: 1 h 29 min. Qatsi trilogiaren azken emanaldi honetan, Reggiok irudi zirraragarrien bidez kontatzen du azken bost mila urteetako gertaera esanguratsuena: munduaren aldaketa, naturaren printzipioen arabera antolatuta egotetik, teknologiak, gauza sintetikoek eta birtualek menderatuta egotera. Iturria: Filmaffinity

FAMILIARTEKO LANTEGIAK
Lantegien xedea da gizaki egiten gaituzten dinamikez jabetzea, bai eta beste izaki batzuekiko, objektuekiko zein bizi ditugun tokiekiko ditugun interakzioez ohartzea ere. Zentzumen guztiak barne hartzen dituzten talde-dinamiken bidez eta horma-irudi bat eginda, parte-hartzaileen zentzumenen mugak zabaldu nahi dira, galdera honen erantzuna bilatze aldera: zerk definitzen gaitu gizaki gisa?
Igandeetan, 12:00etan
Martxoak 8 eta 22
Apirilak 5 eta 19
Maiatzak 10 eta 24
Ekainak 7 eta 21
BISITA KOMENTATUAK
Ostiraletan, 19:00etan
Martxoak 27
Apirilak 24
Maiatzak 29
Ekainak 12


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko martxoaren 6(e)tik 2020(e)ko irailaren 6(e)ra
  • Lekua Ziutadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Web Ziutadela

Non

Euskadi, auzolana