"Cybernetics of the Poor: tutorialak, partiturak eta ariketak"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko martxoaren 6(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 23(e)ra
  • "Cybernetics of the Poor: tutorialak, partiturak eta ariketak"
    Teatrise. Cornelius Cardew

Pobrearen zibernetika: tutorialak, partiturak eta ariketak ideia honetan oinarritzen da: ekonomia politiko garaikidearen aurpegia erabateko zibernetika gisa baino ezin da deskribatu. Zibernetika (grezierako kybernêtikê terminotik “gobernatzeko artea” eratorria) kontrolerako teknologia mota bat izan zen hasiera batean, eta laster bihurtu zen gobernu-eredu. Plangintza eta aurrez pentsatzea bateratzen dituen zientzia bat da, eskuratutako erantzunen kalkuluan oinarrituta dagoena. Gaur egun, merkatu finantzarioetako ekonomiari eta metaekonomiari forma ematen diote zibernetikaren teknikek.

Erakusketaren tituluak Oswald Wiener (Austria, 1935) artistak eginiko erreferentzia bat ukitzen du: une batean, artistak "pobreen dandismo” gisa sailkatu zuen pop musikaren kultura, Hugo Ballek idatzitako Flametti edo El dandismo de los pobres lanari erreferentzia argia eginez.

Zibernetikak bezalaxe, arteak ere planifikazioaren eta aurrez pentsatzearen bitartekoak eta euskarriak ditu aztergai; hala ere -gutxienez itxuraz-, horren helburua ez da kontrola. Giza kualitateetan interesa duen praktika bat den heinean, arteak ahalbidetu egingo luke iragarri edo kalkulatu ezin den hori, bat- batekotasuna, alegia. Dena den, gaitasun horiek guztiak egungo erregimen digitalak ustiatzeko material bihurtu diren unetik bertatik, artea behartuta dago erregimen menperatzaileak dituen bitartekoak eta egiturak ezagutu eta aztertzera. Era horretan, erakusketak baieztatzen du taktika horiek “pobreen zibernetika” gisa uler eta defini litezkeela.

Erakusketa-proiektua bi urtero Tabakaleran egiten den Ariketak: la segunda respiración programaren testuinguruan sortu da. Programa horretan zehar, gorago deskribatutako testuinguruan, Agentzia, Jon Mikel Euba, Lili Reynaud-Dewar eta Camila Sposati artistek osatutako hasierako nukleo bat orain erakusketan ikusgai dauden ekoizpen berriak garatzen hasi zen. Halaber, erakusketak hainbat bilduma pribatu, galeria eta museotatik (Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía edo Lyoneko Musée d'art contemporain) datozen obrak ere baditu, baita tokiko eta nazioarteko artistek egindako obrak ere, pobrearen zibernetika nola uler daitekeen proposatzen dutenak.; bertan, erakusketa honetan abiarazten diren egokitzapenak eta azterketa-kasu bereiziak egongo dira.

Erakusketaren bigarren fasea 2020ko abenduan izango da, Kunsthalle Wien-en; bertan, erakusketa honetan abiarazten diren egokitzapenak eta azterketa-kasu bereiziak egongo dira.

Erakusketa hau Diedrich Diederichsen-ek eta Oier Etxeberriak komisariatu dute.

Artista parte hartzaileak: Agentzia, Jon Mikel Euba, Lili Reynaud-Dewar, Camila Sposati, Constanze Ruhm, Ana de Almeida & Alicja Rogalska, Gema Intxausti, Luke Fowler, Alex Mendizabal, Sharon Lockhart, Cory Arcangel eta Pedro G. Romero.

Don Van Vliet, Cornelius Cardew, Anthony Braxton, Elena Asins, Hanne Darboven, Edgar Degas, Jörg Schlick, Peter Roehr, Douglas Huebler, Heinrich Riebesehl, Mike Kelley eta Guy de Cointet-en obrekin.

 

Cybernetics of the poor: tutorialak, partiturak eta ariketak erakusketa TABAKALERA eta KUNSTHALLE WIEN zentroen arteko lankidetzaren emaitza da eta Foro Cultural de Austria Madrid eta Flemish Fundation erakundeen parte-hartzea du.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko martxoaren 6(e)tik 2020(e)ko abuztuaren 23(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana