"Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958"

Bilbao 2020(e)ko martxoaren 6(e)tik 2020(e)ko urriaren 25(e)ra
  • "Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958"
    © Courtesy of “The World of Lygia Clark” Cultural Association

(Datak berrikusteko daude).

Lygia Clark (1920–1988) oso garrantzitsua da Brasilgo abangoardian; hiru hamarkadatan baino gehiagoan luzatu zuen bere lan berritzailea, eta hainbat arlo jorratu zituen, hala nola pintura, eskultura, filmak, marrazkiak, grabatuak, partaidetza-ekintzak eta arte terapeutikoa. Erakusketa honek sakon aztertzen du 1948tik 1958ra bitarteko obra. Aldi hura erabakigarria izan zen artistarentzat, figurazioaren eta abstrakzioaren arteko pinturekin esperimentatu baitzuen; margolan horiek sortzaileak gerora egingo zituen lanen ikusmintzaira eratu zuten.

Erakusketak haren obra goiztiarrena biltzen du, gutxitan erakutsitako marrazkien bidez irudikatuta, eta garai hartan sortutako serie garrantzitsuetako pinturak ere jasotzen ditu; horren guztiaren helburua da Lygia Clarken ibilbideko lehenengo hamarkadaren ikuspegi orokor eta funtsezkoa eskaintzea.

Hiru atal historikotan dago banatuta erakusketa: “Lehenengo urteak, 1948–1952”, “Abstrakzio geometrikoa, 1953–1956” eta “Formaren aldakuntza: espazioa modulatzen, 1957–1958”. Atal horietako bakoitzak Clarken ideiarik esanguratsuenei heltzen die, eta haren garapen artistikoaren obra adierazgarrienetako batzuk eskaintzen ditu.

Curator: Geaninne Gutiérrez-Guimarães


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko martxoaren 6(e)tik 2020(e)ko urriaren 25(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana