(Bertan behera) Zinema zikloa: "Hasieratik. Zinema feministaren historiak"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko martxoaren 7(e)tik 2020(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • (Bertan behera) Zinema zikloa: "Hasieratik. Zinema feministaren historiak"

Kanonetik kanpo gelditu diren emakume zuzendariak eta beraien pelikulak ezagutzeko eta historia berri posible bat osatzeko ziklo bat.

Historia guztiek daukate hasiera bat. Baina ez dago historia bakarrik. Kontalari bakoitzak sortzen du bere historia hitzez hitz. Pelikulaz pelikula zinemaren historiaren kasuan. Eta historia guztiek hasiera bat daukaten bezala, zinemaren historia bakoitzak lehenengo pelikula bat dauka. Askotan Lumière anaien La sortie de l’usine à Lyon izaten da lehenengo pelikula hori.

Ziklo honetan proposatzen dugun hasiera ere 1895 urtean kokatzen da eta pelikula beraren proiekzio itxi batean. Baina begirada aldatzera gonbidatzen zaituztegu eta ikusleen artean Alice Guy aurkitzera. Saio hori ikusi eta urte betera, zinemaren historian lehenengo fikzio pelikulatzat hartzen denaren zuzendari bilakatu zen. Alice Guy hor zegoen hasieratik eta horregatik nahi dugu gure hasiera izan dadin. Gainontzeko ibilbidea emakume zinemagileen eskutik eta emakumezkoen ahotsek lagunduta egingo dugu zinema feministaren historia hau osatuz. Posible diren askotariko bat.

Tabakaleraren eta Artium Museoaren arteko elkarlana

Martxoaren 7an, larunbata.

Lur Olaizola Lizarraldek (Donostia, 1988) aurkeztuta. Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa.

  • Les résultats du feminisme, Alice Guy, 1906, 7 min (Saint-Mandé, 1873 - Wayne, AEB,1968)
  • Madame a des envies, Alice Guy, 1906, 4 min (Saint-Mandé, 1873 - Wayne, AEB, 1968)
  • La souriante Madame Beudet, Germaine Dulac, 1923, 35 min (Amiens, 1882 - Paris, 1942)
  • Étude cinématographique sur une arabesque, Germaine Dulac, 1929, 7 min (Amiens, 1882 - Paris, 1942)
  • At land, Maya Deren, 1946, 15 min (Kiev, 1917 - New York, 1961)

Apirilaren 4an, larunbata

  • Saute ma ville, Chantal Akerman, 1968, 13'
  • Daisies, Vera Chytilová, Txekiar Errepublika, 1966, 76’, JB eta ingelesez azpitituluekin

Maiatzaren 9an, larunbata

  • Réponse de femmes: Notre corps, notre sexe, Agnès Varda, Frantzia, 1975, 8'
  • Daguerréotypes, Agnès Varda, Frantzia, 1976, 80'

Ekainaren 6an, larunbata

  • Delphine et Carol, Insoumuses, Callisto McNulty, Frantzia-Suiza, 2019, 70'

Urriaren 7an, larunbata

  • Riddlles of the Sphinx, Laura Mulvey, Peter Wollen, Erresuma Batua, 1977, 92'

Azaroaren 7an, larunbata

  • Euskal emakumeak, Mirentxu Loyarte, 1981, 10'
  • Born in Flames, Lizzie Borden, Estatu Batuak, 1983, 85'

Abenduaren  12an, larunbata

  • The Watermelon Woman, Cheryl Dunye, Estatu Batuak, 1996, 90'
Artium

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko martxoaren 7(e)tik 2020(e)ko abenduaren 12(e)ra
  • OrdutegiaAurkezpena 18:00 / Proiekzioak 18:30 (martxoak 7, apirilak 4, maiatzak 9, ekainak 6, urriak 7, azaroak 7 eta abenduak 12)
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa2 € (10 €ko abonamendua)
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana